Literatura

Harry Potterrek 25 urte beteko ditu bihar

J. K. Rowlingek 1997ko ekainaren 26an argitaratu zuen Harry Potter eta Sorgin Harria-ren ingelesezko edizioa.

Harry Potterren sortaren lehen liburua, Londresko liburu denda batean. CLAUDIA SACREST, EFE
jon ordonez garmendia
2022ko ekainaren 25a
13:47
Entzun

Harry Potterrek 25 urte beteko ditu bihar, baina bere magiak txunditzen jarraitzen du. Bihar beteko dira 25 urte Harry Potter eta Sorgin Harria lehen aldiz argitaratu zenetik, J. K. Rowlingen sail ezagunaren lehen liburua. Ingelerazko lehen edizioa 1997ko ekainaren 26an argitaratu zen. Euskaraz Elkarrek eta Salamandra argitaletxeak plazaratu zuten 2000ko azaroan.

Duela 25 urte inork ez zuen ezagutzen Harry Potter, ezta Hogwarts azti eskola ere. Baina egun hartatik aurrera, munduari buelta eman zioten umezurtz horrek eskola hartan bizi izandako gertaerek, eta hainbat belaunaldiren iruditerian leku bat egin du. Zazpi eleberri dira guztira: Harry Potter eta Sorgin Harria (1997), Harry Potter eta Sekretuen Ganbera (1998), Harry Potter eta Azkabango presoa (1999), Harry Potter eta Suaren Kopa (2000), Harry Potter eta Fenixaren Ordena (2003), Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea (2006), Harry Potter eta Herioaren erlikiak (2007) eta Harry Potter eta Ume madarikatua (2016).

Ikusi gehiago:Bazterrik bazter, Hogwartseko uniformea soinean

Hasiera ez zen samurra izan, ordea. Hainbat argitaletxek atzera bota zuten Rowlingen istorioa. Londres hegoaldean alokatutako etxe batean hasi zen hura idazten, bizimodua diru laguntzei esker ateratzen zuen bitartean. 77.689 ditu ingelesezko lehen edizio horrek. Orain, liburu bildumarekin izaniko arrakastari esker, orain 989 milioi euroko dirutza du.

2013rako Harry Potterren bildumako 400 eta 450 milioi liburu saldu ziren munduan, eta munduan gehien salduriko liburu sorta bat da. 65 hizkuntzatara itzuli dute, baita latinera eta antzinako grezierara ere. Azken liburua 2007ko uztailean argitaratu zen ingelesez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.