Albistea entzun

Familien gastua

Tabernan gehiago eta etxean gutxiago

Eustaten eta INEren arabera, Hego Euskal Herriko familiek 38.584 milioi euro gastatu zituzten iaz, 2020an baino %4,1 gehiago. Kontsumoaren zati bat etxetik ostatura igaro da berriro, baina oraindik ez dira berdindu pandemiaren aurreko kopuruak.

Joxean Apeztegia Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2022ko ekainak 28

2020. urtea ezohikoa izan zen, konfinamenduaren ondorioz, eta 2021a «normaltasunerako» urrats bat izan zen. Hori ondoriozta daiteke Eustatek eta INEk familien gastuei buruz argitaratutako inkestei erreparatuta. Horien arabera, 2020tik 2021era gehien handitu den gastua tabernetan eta jatetxeetan egindakoa izan da: %36 handitu da Hego Euskal Herrian.

Gehien apaldu dena, berriz, edari alkoholdunena eta tabakoarena izan da: %14. Ondorioa garbia da: etxean edandakoaren zati bat orain kalean edan dute Hego Euskal Herriko herritarrek.

Horrela, etxean garagardoaren kontsumoa %49,5 hazi zen 2019tik 2020ra, konfinamenduarengatik hasieran eta tabernetan izandako mugengatik ondoren. Iaz, hilabete batzuetan ostatuetan ere zenbait murrizketa izan arren, etxeko garagardo kontsumoa %11,4 apaldu zen. Kopuruak ez dira hain desberdinak ardoarentzat: %29,4ko igoera bati %9,3ko eroriko batek jarraitu dio.

Herritarrek gehiago edan zuten etxetik kanpo, baina baita jan ere. Lau lurraldeetan %0,8 baizik ez zen handitu elikagaietan egindako gastua. Haragi kontsumoa %1,4 handitu zen, arrainarena %1 eta frutarena %0,2 baizik ez. Barazkietan egindako gastua, berriz, %4,2 jaitsi zen.

2019ra iritsi ezinik

Oro har, gastuak %4,1 handitu ziren 2020etik 2021era, 38.584 milioi euroraino, baina ez zuten konpentsatu 2019tik 2020ra izandako beheraldia, %7,7koa. Beste hitz batzuetan, iaz Hego Euskal Herriko herritarrek 2019an baino 1.583 milioi gutxiago gastatu zituztela.

Jaitsiera hori ostalaritzan bertan ikusten da. 2019an, Hego Eukal Herriko familiek 4.432 milioi euro gastatu zituzten tabernetan eta jatetxeetan; 2020an, 2.558 milioira jaitsi zen gastu hori, %42,2 hain zuzen ere; 2021ean, 3.459 milioi izan dira. Ehunekotan, gastuaren %11 izan zen 2019an, %6,9 2020an, eta %8,9ra iritsi zen iaz.

Eustatek eta INEk diotenez, gasturik handiena etxebizitzarekin lotutakoa da. Hau da, hipoteka, alokairua, argindarra, gasa, ura eta halakoak. Batez beste, 12.165 euro erabili zituzten horretarako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 10.791 euro Nafarroan. Gastu horrek Hego Euskal Herriko familien aurrekontuaren %36 eraman zuen, 2020an baino pixka bat gutxiago (%37,4), baina 2019koaren gainetik (%33).

Janariak eta alkoholik gabeko edariak, berriz, gastuaren %15,9 izan ziren.

Garraioan, gutxiago

Garraio pribatua ere nabarmen garestitu zen 2021 amaieran —erregaietan egindako gastua %19,7 handitu da—, baina, urte osoko datuen artean, antzeman egiten da hilabete askotan oztopoak izan zirela lurralde batetik bestera mugitzeko: 2019an, hego euskal herritarren gastuaren %11,1 bideratu zen garraio publikora zein pribatura; 2020an %9,6 izan zen, eta 2021ean, %9,2. Oso-osorik Nafarroari zor zaio txikitze hori, beste lurraldeetan handitu egin baitzen.

Gastuaren zati txikiagoa dagokie beste atalei: %4,4 direla altzariak, etxeko artikuluak eta etxearen mantentzerako artikuluak; %4,3 aisia eta kultura; %4,2 jantziak eta oinetakoak; %3,5 osasuna; %2,9 komunikazioa; %1,9 irakaskuntza; %1,4 edari alkoholdunak eta tabakoa, eta %7,0 beste ondasunak eta zerbitzuak.

%10, Internet bidez

Eustaten eremuan, gastu osoaren %10 Internet bidez egin da.. Kopuru horretan ez da aldaketa handirik izan 2016az geroztik. Normala denez, familia bakoitzean zenbat eta kide gehiago izan, orduan eta handiagoa da familiako gastua.

Kide bakarreko familiek 22.043 euro gastatu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; bi kidekoek, 33.128 euro; hiru kidekoek, 36.981 euro, eta lau kide edo gehiago dituztenek, 44.633 euro.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Oiartzunen atzo izandako lan heriotza salatzeko elkarretaratzea, Larranben industriagunean. ©LAB

Basomutil bat hil da Zeanurin

Julen Otaegi Leonet - Jokin Sagarzazu

Administrazioari galdegin diote erantzukizuna hartzeko lan istripuen inguruan. Aurten 51 langile hil dira lanean ari zirela, sindikatuen arabera.

Merkantzietarako ontzi bat, Rhin ibaian, Alemanian. ©RONALD WITTEK / Efe

Euroguneak hazkundean jarraitzen du, baina erritmo apalean

Jokin Sagarzazu

Bigarren hiruhilekoan %0,6 handitu da BPGa. Alemaniak sortzen du kezkarik handiena, bere ekonomia ez baita hazi.

Altzairutegiak ere larri dabiltza ekoizpenari eusteko. Irudian, labe garai bat Duisburgen, Alemanian. ©FRIEDEMANN VOGEL /  EFE

Energia garestiak ekoizpena geldiaraziko du Europako bi galdategitan

Irune Lasa

Herbehereetako zink fundizio batek iragarri du irailean itzaliko dituela labeak. Eslovakiako Slovalco aluminio galdategiak gaur esan du produkzioa etengo duela. Energiaren erabileran oso intentsiboak diren lantegiak larri dabiltza Europan.

Arrantzale batzuk Getariako portuan, hegaluzea deskargatzen. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Normaltasunera» itzuli da hegaluzearen arrantza sasoia

Jokin Sagarzazu

Aurtengo kuotaren %53 arrantzatu dute; iaz, abuztu hasieran amaitu zuten osorik. Garestiago saltzen ari dira Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetan, eta baliteke kanpainak irail amaierara arte irautea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...