Arrauna

Donostiarra eta Orio izan dira garaile Donostiako badian

Gaur eguerdian jokatuko da aurtengo estropada denboraldiko bigarren bandera, eta garaileak ez dira urrutitik iritsi. Eusko Label ligan Donostiarrak eskuratu du bandera, eta Euskotren ligan, Oriok.

Oriotarrak, Kontxako badian, garaipena ospatzen. ANDONI CANELLADA, FOKU
jon ordonez garmendia
2022ko uztailaren 3a
14:11
Entzun

Garaipenak gaur ez dio ihes egin Donostiarrak arraun taldeari. Atzo estropada ona egin zuen Bilbon, baina kateatu egin zen une batean eta bigarren izan zen, Orioren atzetik. Gaur, baina, lehen postuan helmugaratu dira eta bandera eskuratu dute, non eta etxean. 20:35eko denbora egin dute etxekoek, eta bost segundoko aldea atera diote bigarren sailkatuari, Hondarribiari. Hirugarren Urdaibai izan da, hamabi segundura, eta laugarren Orio, 25 segundora. Eusko Label Ligako sailkapenaren buru jarri da, gainera, Donostiarrak.

Hondarribiarekin aritu da nor baino nor Donostiarrak ohorezko txandan. Lehen ziabogara iristerako soilik hondarribitarrak erakutsi dute donostiarren pare joatzeko gai zirela. Orio zortzi segundora zuten ordurako, eta Zierbena, hamabostera. Bigarrenean Hondarribiak aurrera egiten du eta parez pare iritsi dira lehen bi ontziak. Hondarribiak bi segundoko aldea izan du hirugarren luzean.

Azken ziabogatik ere ia batera atera dira Donostiarrak eta Hondarrribia. Etxeko taldeak, ordea, olatu bat baliatu du aurrea hartzea, eta bi segundo aurreratu dira. Alde hori eskuan, ahalegin handia egin dute arraunlariek eta azkenean handitzea ere lortu dute azken luzean.

Eusko Label Ligako bigarren txandan Urdaibai eta Santurtzi aritu dira aurrez aurren. Bermeotarrek irabazi dute bigarren txanda hori, eta gertu izan dute Getaria ere. Urdaibai bikain aritu da ziabogetan. Estropadako lehen txandan Lekittarrak hobera egin duela baieztatu da. Txanda, ordea, Kaikuk irabazi du, zigortu egin duten arren.

Eusko Label Ligako Bandera Fabrika sailkapena

1 Donostiarra 20:35,57
2 Hondarribia + 05.44ra
3 Urdaibai +12.19ra
4 Orio +25.54ra
5 Getaria +30.52ra
6 Kaiku +38.45era
7 Lekittarra +39.81ra
8 Cabo da Cruz +44.91ra
9 Zierbena +46.97ra
10 Itsasoko Ama +47.01ra
11 Ares +56.90ra
12 Ondarroa +1:01.80ra

Euskotren ligan atzoko erlojupekoaren ondoren, gaur Donostian jokatu dute bigarren bandera, eta Orio nagusitu da Kontxako badian. Laugarren kalean aritu dira arraunean oriotarrak, eta lehia estua izan dute atzoko garaileekin, Arraun Lagunakeko arraunlariekin. Azken metroetan, ordea, indatsuago aritu dira oriotarrak, eta bost segunduko aldea atera diete donostiarrei.

Euskotren ligaren Bandera Fabrika sailkapena

1.- Orio 11:17,54
2.- Arraun Lagunak +04.58ra
3.- Donostiarra +30.36ra
4.- Tolosaldea +31.06ra

Denboraldiko lehen estropada jokatuta, sailkapen nagusian Orio eta Arraun Lagunak daude lehen bi postuetan, zapina punturekin berdinduta. Donostiarra da hirugarren, lau punturekin, eta Tolosaldea, laugarren, bi punturekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.