Jakin Jardunaldiak

2040ko Euskal Herriaz gogoetan Jakin jardunaldietan

Demografia, lurraldea, zaintza eta hizkuntza gai hartuta, etorkizun hurbilari buruz hausnartu eta eztabaidatzen ari dira, UEUk, Jakinek eta Usurbilgo Udalak antolatutako jardunaldietan. Gaur ere zuzenean emango ditu BERRIAk.

Jakinen eta UEUren jardunaldiak pandemiari buruz, 2020an. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2022ko uztailaren 6a
15:12
Entzun

Mende erdi bete dituzte aurten UEUren Udako Ikastaroek, eta horien barnean, besteak beste, Jakin jardunaldiak antolatu ohi dituzte elkarlanean UEUk, Jakinek eta Usurbilgo Udalak. EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza jarri diote izena aurtengoari, eta Usurbilgo (Gipuzkoa) Artzabal egoitzan ari dira hitzaldiak egiten. Etxetik ere bada aukera, ordea: zuzenean ikusi ahal izango dira jardunaldiak, BERRIAn.

Demografia prospektibaren argitan galdetu nahi izan dute etorkizun hurbileko Euskal Herriari buruz: «2040an nolakoa izango den aztertu nahi dugu, eta, horren aurrean, lurralde oreka, hizkuntzaren biziberritzea eta ongizate politiken eta zaintza ereduen demokratizazioa erdiesteko zer aukera dugun eta nola egin hausnartu». Galdera ugari jarriko dituzte mahai gainean: «Gizarte zahar batera al goaz? Ze eragin du horrek zaintza ereduan eta pentsioetan? Eta lurralde orekan? Eta euskaran? Eta hirien antolaketan?».

Aditu ugari mahaiaren bueltan

Ostegunez izan dira hitzaldi gehienak. Lehen harreraren ondoren, Imanol Esnaola Gaindegiako kidea, Marta Luxan EHUko Soziologia irakaslea eta Felix Arrieta Deustuko Unibertsitateko Soziologia irakaslea aritu ziren atzo goizean. Bazkalondoan, berriz, Jule Goikoetxea politologoa eta filosofoa eta EHUko irakaslea izan zen hizlari, eta Usurbilgo Zaintza Ekosistema egitasmoa aurkeztu zuten segidan Erkuden Aldazek eta Maider Azurmendik.

Ikusi gehiago:Atzoko kronika eta bideoa: 'Biharko lurraldeaz, gaurtik'

Gaur, berriz, Gari Goikoetxea kazetari eta Uemako teknikariak eta Itsaso Olaizola soziologoak jardungo dute hizkuntzaren erronken bueltan. Jardunaldiak amaitzeko, H2040 bertso trama futurista eskainiko dute Leire Vargas idazleak eta Aner Peritz eta Amaia Iturriotz bertsolariek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.