Ertzaintzak jarritako trafiko isunak unean bertan ordaindu ahal izango dira kreditu txartelarekin

Helburua da herritarrek tramiteak errazago egitea, baita baliabide publikoak eraginkorrago bihurtzea ere

Ertzain bat isunak kobratzeko gailua erakusten Erkoreka saillburuari, gaurko agerraldian. IREKIA
Isabel Jaurena.
2022ko uztailaren 6a
17:04
Entzun

Ertzaintzak trafiko isuna jarriz gero unean bertan ordaintzeko modua izango da aurrerantzean, eta salaketa elektronikoak jartzeko modua ere jarri du Segurtasun Sailak. Zerbitzuen aurkezpenean izan dira Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburua, Sonia Diaz de Corcuera Trafikoko zuzendaria, Olatz Arabiourrutia Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua.

Salaketa elektronikoak larriak ez diren delituetan jarri ahal izanen dira. Baldin eta deklaraziorik egin behar duen inor tartean ez badago, indarkeria fisiko edo sexualik izan ez bada eta gertaera Araba, Bizkai edo Gipuzkoan izan bada.

Trafiko isunak unean bertan ordaintzeko aukera eskuragarri dago jada. Isuna txartel-bidez ordainduko da, inoiz ez dirutan. 40 ordainketa gailu izanen dituzte trafikoko patruilek: hamar Araban, hamabost Bizkaian eta bertze hamabost Gipuzkoan.

Segurtasun Sailaren arabera, bi zerbitzu horiek aurrerapauso bat dira baliabide publikoen eraginkortasunerako, herritarrek tramiteak egiteko zailtasun gutxiago izanen dituztelako eta salaketak jartzeko prozesua arinagoa izanen delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.