EAE-ANVren arabera, beste alderdietako 77 karguk uko egin diote postua hartzeari

Baliogabetzeen ondoren, "herritarren borondatea errespetatzeko aurrerapauso esanguratsua da", Urkaregiren ustez. 26 kargu EAJkoak direla esan du, 11 EAkoak, 15 EB-Aralarrekoak, 12 independenteak, 12 Nafarroa Baikoak eta bat PSE-EEkoa, eta orain 182.2 lege organikoa ezarri beharko litzatekeela.

2007ko ekainaren 20a
18:47
Entzun
EAE-ANVk gaur esan duenez, maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetan hautatuak izan ziren beste alderdietako 77 karguk uko egin diote postua hartzeari; PPkoak ez beste alderdi denetakoek.

Nafarroako Parlamenturako baliogabetu egin zuten Espainiako auzitegiek EAE-ANV, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietako ia barruti den-denetako zerrendak ere bai, baita lau lurraldeetako 130 bat herritako zerrendak ere. EAE-ANVk beste alderdiei eskatu die "hauteskundeen ondoren ez dagozkien aulkiak ez hartzeko", horiek bereak direlakoan.



77 kargu horiek 31 herritakoak dira, EAE-ANVk emandako datuen arabera; 30 kargu Gipuzkoakoak, lau Arabakoak, 31 Bizkaikoak eta hamabi Nafarroakoak. "Herritarren borondatea errespetatzeko aurrerapauso esanguratsua da", adierazi du Arantza Urkaregi Bizkaiko Foru Aldundirako EAE-ANVren hautagaiak. Kargu horiek euren alderdiaren zuzendaritzari men ez dietela egin azpimarratu du.

Urkaregik esan duenez, 77 horietatik 26 EAJkoak dira, 11 EAkoak, 15 EB-Aralarrekoak, 12 independenteak, 12 Nafarroa Baikoak eta bat PSE-EEkoa. Haren ustez, orain 182.2 lege organikoa ezarri beharko litzateke, haiek utzitako lekuak EAE-ANVk hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.