Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekidea jipoitzeagatik

39 urte ditu atxilotuetako batek, eta Errota Zaharra auzoan egin du erasoa; 42 urte ditu besteak, eta Zaramaga auzoan egin du erasoa.

Artxiboko irudia. IÑIGO URIZ / FOKU
2022ko abuztuaren 5a
15:45
Entzun

Gasteizko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu gaur goizeko ordu txikietan, bikotekidea jipoitzea egotzita. Lehena 01:11n izan da; 42 urteko gizon batek bikotekidea jo du Zaramaga auzoko etxebizitza batean, eta udaltzainek atxilo eraman dute.

Handik gutxira izan da bigarrena, 02:00etan. 39 urteko gizon batek bikotekidea jipoitu du Errota Zaharra auzoko etxe batean, eta ihes egin du. Hala ere, handik gutxira erasotzaileak berak deitu du Udaltzaingora, bere bertsioa emateko, eta patruila batek atxilotu du.

Atzo hasi ziren Gasteizko jaiak, eta lehen gauean hiru emakumek salatu dute zizt egin dietela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.