INDARKERIA MATXISTA

42 urteko gizon bat atxilotu dute Leioan, bikotekidea jipoitzeagatik

Leioako (Bizkaia) Pinueta auzoko kale batean izan da erasoa, gaur goizeko ordu txikietan. Indarkeria matxistako delitua egotzi dio Ertzaintzak gizonari.

Sexu erasoen aurkako elkarretaratzea, Leioan. Artxiboko argazkia. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2022ko abuztuaren 10a
12:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu du gaur 02:00 aldera, bikotekidea jipoitzeagatik. Gizonak hainbat ukabilkada eman dizkio buruan emakumeari, eta gero lurrera bota du, eta arrastaka eraman. Ertzaintzari erasoaren berri eman diote, eta erasoa jazo den kalean topatu dute gizona oinez, baita emakumea ere. Ertzaintzak indarkeria matxistako delitua egotzita atxilotu du gizona.

Erasoaren ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute emakumea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.