Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu du gaur 02:00 aldera, bikotekidea jipoitzeagatik. Gizonak hainbat ukabilkada eman dizkio buruan emakumeari, eta gero lurrera bota du, eta arrastaka eraman. Ertzaintzari erasoaren berri eman diote, eta erasoa jazo den kalean topatu dute gizona oinez, baita emakumea ere. Ertzaintzak indarkeria matxistako delitua egotzita atxilotu du gizona.
Erasoaren ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute emakumea.