Suteak

Trafikoa eten dute A-63 errepidean, bi noranzkoetan

Gironda departamenduan piztutako sutearengatik itxi dute. Paueraino A-64 errepidea hartzeko aholkatu dute, eta, ondoren, A-65a, Bordelera.

Biriatuko zubia, artxiboko argazki batean. ANDONI CANELLADA, FOKU
2022ko abuztuaren 10a
18:27
Entzun 00:00:0000:00:00

Gironda departamenduko sutea eragina izaten ari da Euskal Herrian ere: 10:00 aldera, trafikoa eten dute A-63 errepidean, bi noranzkoetan. Errepide horrek Bordele eta Hego Euskal Herria lotzen ditu.

Trafikoaren arduradunek adierazi dutenez, Paueraino A-64 errepidea hartzeko eskatu diete gidariei, ondoren A-65aren bidez iristeko Bordelera.

Larhun, itxita

Sute arriskuagatik, Larhun mendia ixteko agindu du Pirinio Atlantikoetako Departamenduko prefetak. Gaurtik hasi eta ostiral arratsera arte, debekatua izanen da han ibiltzea. Azaldu du tenperatura beroengatik eta idortearengatik suteak izateko arriskua handia dela, eta, beraz, prebentzio neurri bat dela.

Izan ere, idorteengatik, ura baliatzeko murrizketak ezarri dituzte Ipar Euskal Herrian; besteak beste, Larhun inguruko herrietan. Hala, prefetak zehaztu du ura balizko sute bat itzaltzeko baliatzea «saihestu behar» dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.