Elikadura

Izozki sorta batzuk erretiratu dituzte Aldin, Lidlen eta Mercadonan, «osagai arrotzak» atzeman dituztelako horietan

Susmoa dute izozkietan azaldutakoak makila zatiak direla. Ez kontsumitzeko gomendatu diete produktuok erosi dituztenei.

jarraia216959.jpg
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko abuztuaren 10a
19:19
Entzun

Supermerkatuko hozkailutik kanpo beharko dute izozkiek. Elikadura eta Nutrizio Segurtasunaren Espainiako Agentziak izozki sorta batzuk merkatutik ken ditzatela agindu die berriki Aldi, Lidl, eta Mercadona enpresei –aginduak supermerkatu horien markakoak diren izozkiei eragiten die–. Agentziak jakinarazi duenez, «osagai arrotzak» aurkitu dituzte izozki horietan. Iradoki dute «makila zatiak» direla segur aski.

Agentziak agindua helarazita, produktu horiek erretiratzeari ekin diote hiru enpresek, bai eta bezeroei abisu emateari ere. Halaber, autonomia erkidegoei ere eman zaie auziaren berri. Hartara, instituzioek hartu ahal izanen dute produktuok erretiratuak izan direla segurtatzeko ardura.

Bezeroei dagokienez, agentziak aholkatu die ez ditzatela izozki horiek jan, eta itzul ditzatela supermerkatuetara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.