Garraiobideak

Bilboko Metroak iragarri du deskontuak aplikatuko dituela garraio publikoa sustatzeko

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren erabakiaren zain dago, teknikoki nola egin erabakitzeko

Txartelak balioztatzeko makinak Bilboko Metroan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2022ko abuztuaren 11
12:09
Entzun

Bilboko Metroak iragarri du beraiek ere deskontua aplikatzeko asmoa dutela L1 eta L2 lineetan, energia aurreztu eta garraio publikoak sustatzeko neurrien harira. Oraindik ez dute zehaztu teknikoki nola egingo duten, Bizkaiko Garraio Partzuergoak hori ebazteko egin behar duen bileraren zain baitaude, baina, azaldu dutenez, haien asmoa da irailetik aurrera gainerako garraio publikoetan ezarriko diren neurriak beraiek ere aplikatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.