Zezenketak

Zezenketen kontra manifestazioa egin dute Donostian

Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deituta, ehunka pertsonak Aste Nagusian Donostian egingo diren zezenketak gaitzetsi dituzte.

Donostiako erdialdeko kaleetan ibili dira manifestariak. IDOIA ZABALETA / FOKU
inaut matauko rada
2022ko abuztuaren 13a
20:13
Entzun

Bi urteko hutsunearen ostean, Aste Nagusia itzuli da Donostiara, eta harekin batera, Illunbeko zezenketak. Ehunka pertsona atera dira kalera gaur 18:00etan, zezenketak arbuiatzeko. Aurten sortu berri den Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak antolatu du mobilizazioa, eta «historiaurreko sarraskia» amaitzea exijitu dute.

Donostia, baina, ez da oraindik zezenketak egiten diren Gipuzkoako udalerri bakarra. Zestoan, Deban eta Azpeitian, esaterako, «ikuskizun» hori egiten jarraitzen dute, eta gainontzeko ia herri guztietako jaietan bestelako zezen jarduerak egiten dira. Plataforma berria aurkeztu zutenean, Juan Mari Beldarrain Eguzki Elkarte Ekologistako kideak esan zuen transbertsaltasuna dela zezenketen aurkako mugimendua bereizten duen ezaugarri nagusia: «Zezenketen aurkako sentimendua ezaugarritzen duena da talde politikoei atxikita ez dagoen eta animalien aurkako tratu txarrak arbuiatzen dituen jende asko dagoela. Jende hau gehiengoa izango da abuztuaren 13ko mobilizazioan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.