Ezbeharra
Gizonezko baten gorpua atzeman dute Erandioko itsasadarrean
Bart aurkitu dute. Gizon bat itsasadarrera amildua zelako abisua jaso zuten larrialdi zerbitzuek. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hilotz bat atera dute bart Erandioko (Bizkaia) itsasadarretik. Atzo iluntzean, gizon bat uretara amildua zelako abisua jaso zuten larrialdi zerbitzuek, eta bilaketa lanak jarri zituzten abian. Ordu batzuetara aurkitu zuten gizonezkoa, hilik.
Ertzaintzak ikerketa jarri du martxan, gizonezkoa nola eta zergatik amildu zen argitze aldera. Oraingoz, ez dute argitaratu informazio gehiagorik.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.