Jokoaren mendekotasuna prebenitzeko gida bat sortu du Eusko Jaurlaritzak, gazteentzat

Gazteen heren batek dio adingabeak zirenean hasi zirela jokatzen, nahiz eta apustu egiteko gutxienez 18 urte izan behar diren. 2021ean, gazteen %25ek egin zuten apustu behin gutxienez.

Sanduzelaiko bizilagunen protesta, apustu etxeen aurka. IÑIGO URIZ / FOKU
inaut matauko rada
2022ko irailaren 5a
12:37
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun, Hezkuntza, Osasun eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailak gazteenentzako gida bat sortu du, joko patologikoari buruzko informazioa zabaltzeko eta «arrisku jokoa goiz detektatzeko eta prebenitzeko». Gazteengandik gertu daudenentzat eta haiekin etengabeko harremana dutenentzat ere bada gida: hala nola gurasoentzat, hezkuntza komunitateko kideentzat (irakasleak, begiraleak...) eta osasun langileentzat.

Lau atal nagusi ditu gidak. Lehen blokeak apustuei eta mendekotasunari buruzko zantzu teorikoak ematen ditu. Bigarren atalak, berriz, jokoak nerabezaroan zer eragin duen aztertzen du, eta, hirugarrenean, alarma adierazleak eta prebentzio eta interbentzio jarraibideak lantzen dira. Azkenik, laugarren atalak nahasmenduak detektatzeko tresnak eta laguntzeko baliabideak ematen ditu.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan apustuen mendekotasuna apaltzea da gidaren helburua; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 2021ean gazteen %24,9k egin zuten apustu gutxienez behin. Bestalde, gazteen ia heren batek, %31,8k, onartu zuen adin txikikoak zirenean hasi zirela apustu egiten, nahiz eta legez gutxienez 18 urte izan behar diren jokoan aritzeko. Gazte gehienek, %78,6k, diote txikiak zirela familiako kideak ausazko jokoetan aritzen ikusi zituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.