Klima larrialdia

Ohartarazi dute Thwaites glaziarra «desegiteko zorian» dela

Ikertalde baten arabera, izotz mendia eta inguruko horma urtzeak ondorio larriak ekar litzake: 1-3 metro igo liteke itsas maila.

Thwaites glaziarraren irudia. NASA/OIB/JEREMY HARBECK / HANDOU, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko irailaren 5a
20:27
Entzun

Alarmak piztu ditu Thwaites glaziarraren egoerak. Izan ere, berriki argitaratutako azterlanak ikusirik, bistakoak dira kezkarako zioak. Mendebaldeko Antartidan dago izotz mendi hori, eta, adituek plazaratu dutenez, «ozta ozta» da desegin gabea. Ikertzaile talde baten arabera, baliteke haren egoera franko aldatzea denbora gutxian: urtu, zatitu eta itsas hondora erortzeko arriskua handia da. Ohartarazpena egin dute horrekin batera: diotenez, horrek erdiz-erdi eraginen luke itsas mailan.

Nature Geoscience aldizkarian argitaratu dituzte ikerlanaren emaitzak. Datu bat beltz bat eman dute horien artean: izotz mendia urtuko balitz, itsas mailak 1-3 metro artean egin lezake gora. Ondorioz, gaur egun ur azalean diren lur asko lirateke urpean munduan.

Plazaratutako txostenean azaldu dutenez, halaber, ikerlariek ondorioztatu dute Thwaites glaziarrak lehendik ere izan dituela aldaketa nabarmenak, «denbora epe motzean» gainera. Hori dela eta, adituak erne dira. «Glaziarraren etorkizunaren gaineko kezka gero eta handiagoa da», argitaratu du Hego Floridako Unibertsitateak idazki batean –unibertsitate hori da azterlanean parte hartu dutenetako bat–.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.