Albistea entzun

Hezkuntza

Hasi dira ikasgeletara itzultzen Nafarroako 100.000 ikasle

Nafarroako lau ikasletik batek ikasiko du D edo B ereduan. Ikasleen %66 sare publikoan matrikulatu dira.

Baionako Oihana ikastolako ikasleak, irailaren 1ean
Baionako Oihana ikastolako ikasleak, irailaren 1ean Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2022ko irailak 7 12:43

Irailaren 1ean egin zuten eskola sartzea Ipar Euskal Herrian, eta Nafarroako ikasleen txanda da orain: atzo ireki zituzten 225 ikastetxeetatik hamahiru, eta gaur eta bihar artean zabalduko dituzte gainerakoak. Orotara, 106.769 ikasle matrikulatu dira Nafarroako ikastetxeetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, itunpeko sarekoak asteon hasi dira itzultzen, eta bihartik aurrera zabalduko dituzte eskola publikoak.

COVID-19aren aurkako neurririk gabeko ikasturtea izango da 2022-2023koa: besteak beste, maskararik ez dute izango ikastetxeetan, eta burbuila talderik ere ez da egongo. Gainera, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 3-6 urteko haurrek ez dute maskararik erabili beharko eskola garraioan. Eta eskoletan ohiko ordutegia izango dute: ikastetxeen %69k goizez bakarrik emango dituzte eskolak, eta %29k, goizez eta arratsaldez.

Nafarroako Gobernuak itzuleraren inguruko bestelako hainbat datu ere eman ditu. Hizkuntzari dagokionez, %24,7k D ereduan —osorik euskaraz, gaztelerako irakasgaiarekin— eta B ereduan —erdia euskaraz eta erdia gazteleraz— ikasiko dute. Gainera, hainbesteko zeresana eman duen PAI Ingelesez Ikasteko Programan ikasi beharko dute ikasleen %35ek. Eskolara joaten aurten hasiko direnen artean, euskarak presentzia handiagoa izango du: 3 urteko haurren %28,7 D edo B ereduan matrikulatu dituzte.

Sareen araberako datuak ere argitaratu dituzte. Azaldu dutenez, sare publikoa da nagusi: Nafarroako ikasleen %66 eskola publikoetan matrikulatuta daude.

Geroz eta ikasle gutxiago

Jaiotze tasaren jaitsiera nabaritzen ari da Nafarroako ikastetxeetan ere. HH Haur Hezkuntzan eta LH Lehen Hezkuntzan ikusten da jaitsiera oraingoz: iaz baino %4,6 ikasle gutxiago egongo dira HHn, eta %1,4 gutxiago LHn.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

GI-2633 errepide artxiboko irudi batean. ©Google Maps

Motozale bat hil da Zestoan, kamioi batekin izandako istripuan

Berria

GI-2633 errepidean gertatu da ezbeharra. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruñeko Izaga-Irabia ikastetxearen artxiboko irudia. ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroako Auzitegi Nagusiak ontzat jo du Lehen Hezkuntzan segregazioa diruz ez laguntzea

Iker Tubia

Opus Deiren Irabia-Izaga eskolak paratutako helegitea atzera botata, oniritzia eman dio ituna duten eskoletan segregazioa debekatzen duen Nafarroako Gobernuaren ebazpenari

Osasun publikoaren aldeko herri plataformen topaketa larunbatean Araian(Araba) ©BERRIA

Osasun sistema publikoaren alde mobilizatzera deitu dute azaroaren 11rako

Edurne Begiristain

Osasun sistema publikoa helburu duten herri plataformek deitu dute manifestazioetara, eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dira. Pribatizazioaren eta osasungintza publikoaren «eraistearen» aurka antolatu dituzte protestak.

Ignacio Allende 'Torbe', artxiboko irudi batean ©JUANJO MARTIN / EFE

Haur pornografiako delituak onartu ditu Torbek, eta bi urteko kartzela zigorra ezarri diote

Olatz Silva Rodrigo

Zazpi urte baino gehiagoko kartzela zigorra zuen eskatuta Fiskaltzak. Beste bi gizon epaitu dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.