Ingurumena

Esako urtegiaren egoera «muturrekoa» da: presaren %16 dago beteta

Ebroko Konfederazio Hidrografikokoak ohartarazi du Bardeako ureztatze sistema arriskuan dela: 50 hektometro kubiko ur baino gutxiago izanez gero, eten eginen dute, eta 74 hektometro kubiko daude orain.

Esako urtegiari gainetik ateratako argazkia, artean urtegiaren %20 zenean beteta. JESUS DIGES, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko irailaren 13a
13:29
Entzun

Ekaitz motz batzuk, zaparrada txikiren bat, baina ez euri askirik. Idortean segitzen du Euskal Herriak, Nafarroan batik bat, eta ondorioak gero eta sakonagoak dira, nabarmen. Besteak beste, «muturrekoa» da Esako urtegiaren egoera; prezipitaziorik izan ez, eta husten ari da aspaldian. Eta ez da izan arindurik: gaur egun, presaren %16 dago beteta. 74 hektometro kubiko ur ditu, alegia.

Ikusi gehiago: Bardea larrialdian dago Esako urtegiaren egoeragatik

Kezkak harturik dira inguruko herritar eta agintariak, bai eta adituak ere. Hala eta guztiz ere, lasaitasun mezua zabaldu du berriki Ebroko Konfederazio Hidrografikokoak. Argitu du oraingoz ez dela problemarik ur horniduran. Ordea, kontuak badu bere ifrentzua: ohartarazi dutenez, euririk egin ezean eten egin beharko dute Bardeako ureztatze sistema. Muga bat ezarri dute: gutxienez 50 hektometro kubiko ur behar ditu izan presak; langa horretatik behera izandakoan etenen da ureztatzea. Gaur egun, 74 hektometro ur ditu.

Bardeako ureztatze kanpaina eteteak zuzenean eraginen lieke, besteak beste, Zangoza, Caseda, Esa, Melida eta Caparrosoko nekazariei. 18.000 hektarea dituzte lur horietan nekazaritzari eskainita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.