Indarkeria matxista

Bortxatu egin dutela salatu du adingabe batek Donostian

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez, ustezko erasotzailea ere adingabea da. Gasteizen, Udaltzaingoak ikerketa bat abiatu du gizon batek bi alabak bortxatu dituen argitzeko.

Indarkeria matxistaren kontrako protesta Donostian, artxiboko irudi batean. JON URBE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko irailaren 20a
09:20
Entzun

14 urteko neska batek salatu du bortxatu egin dutela, Donostian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak plazaratutako informazioaren arabera, larunbat goizaldean izan zen bortxaketa, Loiolako Erriberak auzoan. Auzoko festak ospatu dituzte asteburuan.

Ertzaintzak apenas eman duen salaketaren eta gertatuaren gaineko informazio gehiagorik. Ordea, zehaztu dute, biktima ez ezik, gaztea bortxatzearen susmagarritzat jo duten mutila ere adingabea dela. Ikerketa abiatu dute kasua argitzeko.

Beste kasu bat, Gasteizen

Gasteizko Udaltzaingoak ikerketa bat abiatu du gizon baten kontra. Bi alaba adingabe bortxatu izana leporatu dio haren bikotekide ohiak –bi alaba horien ama ere bada emakumea–. Salatzailearen arabera, gizonak sarri egin die eraso alabei.

Ikusi gehiago:Gipuzkoan hiru sexu eraso egin izana ukatu du auzipetu batek

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.