Albistea entzun

Oroimena

Omenaldia egin diote Katalunian Txikiri, Guardia Zibilak fusilatu zuen lekuan

Besteak beste, Txikiren anaia Diego Paredes eta EH Bilduko Iñaki Ruiz de Pinedo mintzatu dira ekitaldian

Gaurko ekitaldiko une bat.
Gaurko ekitaldiko une bat. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko irailak 25 10:20

Urtero legez, omenaldia egin diote Juan Paredes Manot Txiki ETAko militanteari Kataluniako Cendanyola de Valles herrian, fusilatu zuten lekuan.

1975ko irailaren 27an hil zuen Txiki Guardia Zibileko boluntarioz osaturiko pelotoi batek. Badajozen jaio zen (Espainia), eta familiarekin Zarautzera (Bizitzera) joan zen txikitan. ETA politiko-militarreko kidea izan zen, eta Francoren diktaduraren kontra borrokatu zen.

Gaurko ekitaldirako atonduriko ikurrak.

Egun beran fusilatu zituzten Angel Otaegi ETAko kidea eta FRAP erakunde armatuko Jose Luis Sanchez Bravo, Xose Humberto Baena eta Ramon Garcia Sanz. Hilketok protesta handiak eragin zituzten Euskal Herrian zein atzerrian.

Txikiren anaia Diegok hitz egin du gaurko omenaldian, eta baita EH Bilduko Iñaki Ruiz de Pinedok ere.

CUPeko Dolors Sabaterrek Txikiren azken gutuna irakurri du.

Horrez gain, hitza eman diote Eduard Garzon militanteari. CDR-ren kontrako Judas operazioan atxilotu zuten, 2019an. Eta Lola Dolores Lopez Resino presoaren aldeko batzordeko kideak ere mintzatu dira.

Besteak beste, Comissio de la Dignitateko koordinatzaile Pep Cruanyes, eta ERC alderdiko Joan Tarda.

Eusko gudariak eta Els segadors abestuz amaitu dute ekitaldia.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Ezin dugu EH Bildurekin proiektu handirik partekatu»

Xabier Martin

PSOEk koalizio abertzalearekin itunak «noiz edo noiz» egin arren, «orain» harekin aliantza handiagoak egitea baztertu egin du Guijarrok. Legegintzaldia osorik amaituko duela uste du.
Aitor Esteban, atzo, Bilbon. ©Miguel Toña / EFE

«Euskadiren nazio auziari» aurre egiteko eskatu du EAJk

Xabier Martin

Pedro Sanchezi «legegintzaldiaren aukera alferrik galtzea» aurpegiratu dio Aitor Estebanek. EH Bilduk «ez du ezer ospatzeko»

Alda elkarteak alokairuaren inguruan antolaturiko konferentzia bat, azaroaren 21ean, Baionan. ©Guillaume Fauveau
Jarki antolakundeak deiturik Iruñean eginiko protesta. ©Jagoba Manterola, FOKU

«Konstituzioa apurtzera» deitu du Jarki antolakundeak Iruñean

Uxue Rey Gorraiz

Espainiako Konstituzioaren Eguna izaki, berrehun lagun inguruk manifestazioa egin dute iluntzean. 'Mugak gaindituz, Euskal Herri sozialista eraiki' izan dute lelo.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.