Lan gatazkak

CCOOk, LABek eta UGTk hiru greba egun proposatu dituzte Bizkaiko metalgintzan

Urriaren 27an, 28an eta azaroaren 2an izango dira. Bizkaiko metalgintzako lan itunak 52.000 langileri eragiten die.

Sindikatuek FVEMren egoitzaren aurrean egin zuten agerraldia, uztailaren 22an. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2022ko urriaren 4a
15:52
Entzun

Jakina zen litekeena zela sindikatuek borroka dinamikaren bat aktibatzea, eta bete dute mehatxua. CCOOk, LABek eta UGTk hiru greba egun proposatu dituzte Bizkaiko metalgintzan, urriaren 27rako eta 28rako, eta azaroaren 2rako. Negoziazio mahaiaren %60 ordezkatzen dute hiru sindikatu horiek (ELAk du beste %40), eta azaldu dute lanean ari direla sindikatu gehiagok ere bat egin dezaten deialdiarekin. Ostegunean emango dituzte deialdiaren inguruko xehetasun gehiago.

Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmena negoziatzen ari dira sindikatuak eta FVEM enpresarien elkartea. Joan den astelehenean bildu ziren azkenekoz, baina ez zen egon negoziatzeko tarterik; ordu erdi soilik iraun zuen bilerak.

Sindikatuek jakinarazi zutenez, FVEMek ez zuen aldatu soldatak eguneratzeko bere azken eskaintza: %3,25eko igoera 2022an, %3koa 2023an, eta %2,5ekoa 2024an. Kopuru horiek Arabako akordioan onarturikoetatik oso urrun daude, eta ez dirudi adostasuna lortzea erraza izango denik. Urriaren 13an berriz bilduko dira bi aldeak. Bizkaiko metalgintzako lan itunak 52.000 langileri eragiten die.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.