Chiapasen desagertu diren bi euskal herritarrak aurkitzeko laguntza eskatu dute haien familiek

Gutxienez hilabete daramate desagerturik, Frantziako Enbaxadak jakinarazi duenez. Bat Donibane Lohizunekoa da; bestea, Ziburukoa.

San Cristobal de las Casas herriko irudia, Chiapasen, Mexikon. CARLOS LóPEZ, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko urriaren 6a
09:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi pertsonaren desagerpena salatu du Frantziaren Mexikoko Enbaxadak. Euskal herritarrak dira biak, Donibane Lohizunekoa bata, eta Ziburukoa bestea. Parisek zabaldu duenez, eta Mexikoko zenbait hedabidek emandako datuen informazioaren arabera, hilabete da desagerturik direla. Iragan den irailaren 12tik ez dute izan haien inolako berririk. Chiapasen ziren orduan.

Ordutik, bi pertsona horiei buruz jasotako informazioa lausoa da oso. Reforma hedabideak jakinarazi du San Cristobal de Las Casaseko zentro izpiritual batean ikusi zituztela azkenekoz. Ordea, ez da horren inguruko informazio gehiago plazaratu.

Desagertuen familiak herritarren laguntza eskatu du bilaketarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.