Hilberria

Pedro Sancristoval kulturgilea hil da, 90 urterekin

Euskaltzaindiak eman du heriotzaren berri, bart. Artium museoaren eta Gasteizko Jazzaldiaren sustatzaile izan zen. Euskaltzain urgazle ere bai, 1979tik.

Pedro Sancristoval 2010ean, Donostiako Bulebarreko Kutxa aretoan izaniko erakusketa batean. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko urriaren 7a
13:16
Entzun

Pedro Sancristoval Murua kulturgile eta euskaltzain urgazlea zendu da, 90 urterekin. Euskal kulturgintzaren alde eginiko urratsengatik zen ezaguna usurbildarra, batik bat; hainbat proiektu hauspotu zituen urteetan. Besteak beste, Artium museoaren eta Gasteizko Jazz jaialdiaren sustatzaile izan da.

Politikagintzan ere aritu zen Sancristoval: Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatua izan zen, agintaldi batez, 1999tik 2003ra, PPko Ramon Rabaneraren gobernuan, baina independente gisa. Hain zuzen, ikusmira piztu zuen haren hitzemateak: euskaraz egin zuen karguaren zina. Noblezia tituluak ere bazituen: Riscoko 3. markesa zen, eta Islako kondea (1979. urtean eman zioten izendapena).

Euskaltzaindiak eman du heriotzaren berri. Izan ere, Sancristoval estuki zen akademiari lotua, 1979tik. Euskaltzain urgazle izendatu zuten orduan, eta, gainera, Euskaltzaindiaren Ekonomia Batzordean aritu zen 1987tik 1989ra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.