Euskaraldia

Eusko Legebiltzarrak bat egin du Euskaraldiarekin, eta hainbat egitasmo antolatu ditu

Legebiltzarrak Euskaraldia babestea erabaki zuen maiatzaren 24ko bileran, baita ariguneak sortzeko egitasmoa ere

Eusko Legebiltzarrean ahobizi eta belarriprest ugari izango dira. EUSKO LEGEBILTZARRA
itsaso jauregi 2
2022ko azaroaren 18a
15:56
Entzun

Ostiraletik abenduaren 2ra arte, Eusko Legebiltzarrean ahobizi eta belarriprest ugari izango dira, euskaraz hitz egitea «are ohikoagoa izan dadin eta hizkuntza hori erabiltzeko aukera gehiago sor daitezen», ohar batean azaldu dutenez. Horretarako, Euskaraldiak irauten duen bi asteetan jarduerak antolatu dituzte, Legebiltzarrekoen eta Arartekoaren parte hartzearekin.

Aurtengo Euskaraldiaren leloa, Hitzez ekiteko garaia, oinarritzat hartuz, txio lehiaketa bat jarriko dute abian. Gainera, bi zuhaitz jarriko dituzte Legebiltzarreko sarrera nagusian, nahi dutenek bertan zintzilika ditzaten Euskaraldiarekin lotutako hitzak, gogoetak edo sentsazioak.

Azaroaren 29an kafedromo bat egingo da ganberako kafetegian, egitasmoaren inguruko esperientziak eta balorazioak trukatzeko. Gainera, txio lehiaketako sariak banatuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.