Atzerako eragina izango dute bortxa matxistak umezurtz utzitakoei Jaurlaritzak emandako laguntzek

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak jakinarazi du 2023ko lehen seihilekoan onartuko dutela dekretua. Urtean 5.000 eurorainoko laguntzak jasoko dituzte onuradunek.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
Edurne Begiristain.
2022ko azaroaren 25a
12:05
Entzun

Auzitegiek eta administrazioak babesik gabe utzi dituen indarkeria matxistaren biktimei arreta eskaintze aldera, Berdintasunerako Legearen barruan, indarkeria matxistagatik umezurtz gelditurikoei laguntzak jasotzea erabaki zuen Jaurlaritzak duela hilabete batzuk. Gaur, indarkeria matxistaren kontrako eguna dela-eta, elkarrizketa eman du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Radio Euskadin, eta, han jakinarazi duenez, diru laguntza horiek martxan jartzeko lanean ari da bere departamentua. Esan du dekretu bat prestatzen ari direla bortxa matxistaren ondorioz umezurtz geratutakoei diru laguntzak emateko, eta espero duela 2023ko uda aurretik martxan jartzea. Dekretuaren bitartez, onuradunek urtean 5.000 eurorainoko diru laguntzak jaso ahalko dituzte, eta laguntza horiek atzerako eragina izango dute. Ez du zehaztu, ordea, zenbatekoa izango den atzerako eragin hori, baina argi utzi du umezurtz gertatutakoei «ahalik eta babesik handiena» emateko helburuarekin ari direla lanean.

Ikusi gehiago:115 emakume eta 11 ume hil ditu indarkeria matxistak 2003tik

Indarkeria matxistaren aurkako egunari dagokionez, berriz, Artolazabalek ezinbestekotzat jo du lan egitea andreen aurkako bortxaren kontra, «hurrengo belaunaldia berdintasunarena» izan dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.