Ondarea
Almadia ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu du Unescok
Burgin (Nafarroa) ilusioz hartu dute izendapena. Ospakizuna eginen dute bihar, ezkilak errepikan jarrita.

Nazioarteko aitortza jaso du almadiak: ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu du Unescok. Gobernu arteko batzordeak berriki egin du, Rabaten, Kultur Ondare Immateriala Babesteko 17. bilera, eta bertan ondorioztatu du errekan behera jaisteko elkarri loturiko enborrek «zinez» merezi dutela halako errekonozimendua.
Zehazki, bost gobernuk aurkeztu zuten almadia hautagai gisan: Espainiak, Austriak, Poloniak, Alemaniak, Txekiar Errepublikak eta Letoniak. Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak ere hartu du parte.
Ikusi gehiago: Ibaiaren bidean
Burgin (Nafarroa) 30 urte baino gehiago dira Almadien Eguna ospatzen dela. Goizean goiz biltzen dira almadiazainak, presan behera egiteko bidea ondotik. Eguna iritsi aurretik, baina, almadiazainak buru-belarri aritzen dira enborrak elkarri lotzen, ibilgailu izanen duten azpiegitura prestatzen.
Hain zuzen, Unescoren izendapena ospatzeko, ezkilak errepikan jarriko dituzte bihar Burgin. 11:30ean eginen dute.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.