Albistea entzun

Biziz

Jon Rodriguez blogariak amaitu du Europako zeharkaldia ere

Urte eta erdi geroago heldu zen bidaiari ordiziarra etxera, azaroan, eta urte berriarekin argitaratu du azken sarrera BERRIAren blogean.

Jon Rodriguez Ordiziara iristen. /
Jon Rodriguez Ordiziara iristen. / Biziz Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2023ko urtarrilak 11

Orain bai. Jon Rodriguez Biziz blogeko bidaiariak amaitu du Hego Afrikan duela urte eta erdi hasi zuen zeharkaldia. Hasieran Asiaraino joatekoak ziren bera eta Pello Alberdi bidaiakidea, baina, Egiptora iritsita, etxerako bidea hartzea erabaki zuten: Alberdik hegazkinez zeharkaldia amaituta, eta Rodriguezek bizikletan, zeharkaldiarekin jarraituz. Azaroaren amaieran iritsi zen etxera, eta urte berriarekin egin du blogeko azken sarrera: 'Ametsetako amaiera'. Bordelen (Okzitania) hasi eta Ordizian (Gipuzkoa) amaitzen da azken etapa hori, eta Baionara heltzean sentitu du iritsi dela etxera: «Baionara gerturatzearekin batera, hara non agertu den Ene Amets baserria. Euskarazko lehen hitzekin elkartu naiz etxean naizela sentitzeko, ene ametseko bidaia amaitzear dago».

«Oihartzuna eman nahi diogu zenbait GKEk egiten duten lanari». 2021eko irailaren 15ean hasi zuten bidaia Rodriguezek eta Alberdik, eta, pedalkadaz pedalkada, BERRIAren Biziz blogean kontatu dituzte euren ibilerak orain arte. Hegoafrikara joan ziren lehenik, hegazkinez. Handik, iparralderantz joan ziren: Hegoafrikatik Zimbabwera, Zimbabwetik Zambiara, eta Zambiatik Tanzaniara. Han, bidaia birplanteatu behar izan zuten: Tanzaniara iritsi eta gero, Kenyara joan behar zuten, baina azkenean gorantz jarraitu dute, «Afrika guztiz gurutzatzeko». Hala kontatu zioten iazko martxoan BerriaTBri:

Iazko uztailean bukatu zuten Afrikako bidaia, eta, Kairotik Atenaserako bidaia hegazkinez egin ondoren, Rodriguez hasi zen pedalkadak ematen Europan: «Iritsi da eguna, etapa berri bat. Azken besarkadaz elkar estutu eta zorte ona opa ostean, bakoitzak bere bideari ekin dio. Zazpi hilabetez une oro alboan izan dudan Pelloren hutsunea sentitzea saihetsezina izango da, bizipen eta anekdotak berarekin ez partekatzea faltan botako dut, ez dut zalantzarik. Hala ere, motibazioz gainezka heltzen diot fase berri honi. Ez dut plangintza espezifikorik, ezta nahi ere. Sentsazioak izango dira bidaiaren gidari, ea nora eramaten nauten! Seguruenik Ordizian bukatuko dut, etxean, baina… hala izango al da? Nork daki!».

Ordizian amaitu zuen, bai, eta nola, gainera. Azken kilometroetan, lagunak eta Pello Alberdi izan zituen lagun. Donostia, Tolosa, Itsasondo... hurbildu ahala emozioa areagotu egiten zela azaltdu du blogean. Ordiziara heltzean, sekulako ongietorria egin zioten. Han zituen zain familia, lagunak, ikastolako eta unibertsitateko ikaskideak, eta futboleko taldekideak eta herriko lagunak. «Ametsik onenean ere ez nuen horrelako harrerarik espero. Jende onez inguratua nago, eta maitatua sentitzen naiz. Ez dago gehiago eskatzerik. Zoriontsu naiz».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

«Nik hazten eta hezten ditut nire txakurrak»

Maixa Utrera Puelles

Artzain txakurren munduko txapelketan txapeldunorde izan da taldeka. Border collieetan espezialista da, eta uste du «berezko gaitasuna» dutela artzaintzarako, nahiz eta beste arraza askok ere balio duten.
Emakume bat babesteko betaurrekoekin. ©CC0

Benetan babesten al dute betaurreko babesleek?

Unai Etxenausia

Pantailen argi urdinetik begiak babesteko betaurrekoek ez dute frogatu begietako nekearen aurkako propietaterik, ezta loaren kalitatearen aldeko propietaterik ere. Melbourneko Unibertsitateko ikertzaile talde batek azterketa zientifikoa egin du, eta aldizkari batean publikatu dituzte ondorio horiek.
Uxue Rey eta Ane Eslaba, <em>Berria FM</em> podkast feministaren gidariak ©MENDI URRUZUNO

Bihar itzuliko da'Berria FM'

Beñat Mujika Telleria

Uxue Reyk eta Ane Eslabak jarraituko dute gidari lanetan, eta bi astean behin entzun ahalko da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...