Espainiako Kopa

Osasuna-Sevilla, Bartzelona-Reala eta Valentzia-Athletic Espainiako Kopako final-laurdenetan

Txuri-urdinek Nou Campen jokatuko dute, hilaren 25ean, 21:00etan; gorritxoek, egun berean, Sadarren, 22:00etan; eta zuri-gorriek, hilaren 26an, Mestallan, 20:00etan

Aimar Oroz, Sadarren. Osasunazaleek etxean ikusiko dute Espainiako Kopako kanporaketa. IñIGO URIZ, FOKU
jon ordonez garmendia
2023ko urtarrilaren 20a
13:05
Entzun

Espainiako Kopako final-laurdenetan ez da derbirik izango. Zortzitik hiru talde Euskal Herrikoak izan arren, Osasuna, Reala eta Athletic ez dira elkarren aurka ariko. Osasunak Valentzia hartuko du etxean, Realak Bartzelonaren aurka jokatuko du, han, eta Athleticek Valentzia izango du aurkari, Herrialde Katalanetan hark ere.

Sergio Herrera Osasunako atezaina pozik agertu da zozketan, kanporaketa etxean jokatuko delako: «Iruñean gogoz daude Espainiako Kopako kanporaketa bat etxean ikusteko». Hauek dira lau kanporaketak:

Osasuna-Sevilla

Valencia-Athletic

Barcelona-Reala

Real Madril-Atletico Madril

Gaur eguerdian egin dute, Madrilen, final-laurdenetako zozketa, eta datorren astean jokatuko dira final-laurdenetako partidak, asteartea eta osteguna bitartean. Arratsaldean zehaztuko dituzte egunak eta orduak.

Reala eta Athletic 1-0 irabaziz sailkatu ziren final-laurdenetarako, Mallorca mendean hartuta Reala, eta Espanyoli gailenduta Athletic. Osasuna, berriz, ozta-ozta sailkatu zen, Betis penaltietan kanporatuta. Alavesek 0-1 galdu zuen Mendizorrotzan, Sevillaren aurka.

Final-laurdenetan, lehen aldiz, Espainiako Kopa irabazi duten zazpi talde egongo dira. Gorriak dira, hain zuzen, txapelketa irabazi ez duten talde bakarra. Partida bakarrera jokatuko den azken kanporaketak izango dira hauek. Finalerdiak bi partidara jokatuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.