Albistea entzun

Gipuzkoako Onkologikoko garbitzaileek hogei eguneko greba hasiko dute astelehenean

Onkologikoak Ilunion enpresa du azpikontratatua garbiketa lanetarako. Gipuzkoako kale garbitzaileek baino %25 gutxiago irabazten dutela diote.

Gipuzkoako Onkologikoko garbitzaileak, greba deialdia aurkezteko prentsaurrekoan.
Gipuzkoako Onkologikoko garbitzaileak, greba deialdia aurkezteko prentsaurrekoan. ELA sindikatua Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2023ko urtarrilak 24

Hogei langile inguru arduratzen dira Gipuzkoako Onkologikoa garbitzeaz, eta hogei eguneko greba antolatzea erabaki dute, datorren astelehenetik aurrera. ELA sindikatuak adierazi duenaren arabera, ia denak emakumeak diren talde horrek %25 gutxiago irabazten du Gipuzkoako kale garbitzaileek baino —gizonezkoak gehienak—. Sindikatuaren datuek diote urtean 20.000 euro inguru irabazten dituztela Onkologikoko garbitzaileek, eta 25.000 euro inguru, berriz, kale garbitzaileek. ELAk salatu du sistema kapitalistak ez diela «balio bera ematen» emakumeen lanari eta gizonenari.

Langileek lantokiko hitzarmen propioa negoziatzeko erabakia hartu zuten, baina, ELAren arabera, Ilunion enpresak hiru aldiz «errefusatu» du sindikatuaren bilera proposamena; horregatik jo dute grebara. Hogei eguneko greba antolatzea erabaki dute, urtarrilaren 30ean hasita, astelehenean. Langileek adierazi dute Onkologikoaren zuzendaritzari ere bilera bat egiteko eskatu zaiola egoerari buruz hitz egiteko, baina horiek ere «baztertu» egin dute elkartzea. Hogei langile inguruk garbitzen dute Gipuzkoako Onkologikoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea, atzo Bruselan egindako agerraldian. ©STEPHANIE LECOCQ / EFE

Bruselak estatu laguntzen araudia leunduko du, AEBei eta Txinari aurre egiteko

Jokin Sagarzazu

Energia trantsizioarekin loturiko egitasmoak «bizkortu» nahi ditu Batzordeak. Egun indarrean dauden funtsekin finantzatu nahi ditu laguntza publikoak
CCOO, LAB eta UGT sindikatuen protesta bat, Bizkaiko metalgintzarako lan itun duin bat eskatzeko. ©OSKAR MATXIN / FOKU

Bizkaiko metalgintzako langileen gehiengoak itun berria onartu du

Imanol Magro Eizmendi

CCOOko, LABeko eta UGTko afiliatuek ontzat jo dute Jaurlaritzaren azken proposamena barne bileretan. Lau urtean soldata %15 igotzea adostu dute
BBVAren egoitza nagusia, Madrilen. ©Emilio Naranjo / Efe

BBVAk inoiz baino diru gehiago irabazi du: 6.420 milioi euro

Iker Aranburu

Mexikok eman dizkio irabazien bi heren. Mozkinen erdia bere akziodunei banatuko die.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...