Albistea entzun

GERRA UKRAINAN

Ukrainak bi urteko epean sartu nahi du EBn

Erdoganek adierazi duenez, Suediarekin eta Finlandiarekin batera negoziatu beharrean, bakarka negoziatuko du bi herrialde horiek NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide bihurtzeari buruz.

Zelenski eta Von der Leyen, iazko apirilean, Kieven
Zelenski eta Von der Leyen, iazko apirilean, Kieven EFE

Igor Susaeta -

2023ko urtarrilak 30

Ukrainari EB Europako Batasunean sartzeko hautagai estatusa eman zioten talde komunitarioko kideek joan den ekainean, eta Ukrainako lehen ministro Denis Xmihalek adierazi du Kieven asmoa dela bi urteko epean klubeko kide bihurtzea. «Plan oso anbiziotsu bat dugu», esan dio Politico aldizkariari. EBn sartzeko negoziazioak aurten hasteko itxaropena dauka Ukrainak, lehen ministroak adierazi duenez. Nolanahi ere, talde komunitarioak aurreikusten du denbora gehiago behar izatea prozesua gauzatzeko bidean jartzeko.

Eta, gerra frontean, Errusiak Ukrainako hiriak bonbardatzen jarraitzen du. Khersonen gutxienez hiru pertsona hil ziren atzo, eta hamar zauritu. Hango agintarien arabera, bonbardaketek zenbait azpiegitura hondatu dituzte: besteak beste, ospitale bat, tren geltoki bat, eskola bat eta etxebizitza bloke batzuk. Eta Kharkiven pertsona bat zendu zen atzo, Errusiak jaurtitako misil batek etxebizitza bloke bat jota.

Errusiako Gobernuak jakinarazi du, bestalde, Zaporizhiako zentral nuklearraren inguruan segurtasun eremu bat sortzeko IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziarekin edukitzen ari diren negoziazioak ez direla «errazak». Errusiako Atzerri ministrorde Sergei Riabkovek esan dio RIA Novosti Errusiako berri agentziari Moskuk eremu horri buruzko proposamenak egin dizkiola NBE Nazio Batuen Erakundearen agentziari, baina Ukrainak ez duela halakorik egin.

Finlandia, bere kabuz

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak atzo adierazi zuen Suediarekin eta Finlandiarekin biekin batera negoziatu beharrean bakarka negoziatuko duela bi herrialde horiek NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide bihurtzeaz. Izan ere, azken asteetan gaiztotu egin dira Ankararen eta Stockholmen arteko harremanak. Horiek horrela, Finlandia «berehala» jarri da berriro harremanetan Turkiarekin, Sauli Niinisto presidenteak jakinarazi duenez.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa, joan den otsailean, Moskun egin zuten bilera batean. ©VLADIMIR ASTAPKOVICH / EFE

Errusiak iragarri du Bielorrusiara hedatuko dituela arma nuklearrak

Gorka Berasategi Otamendi

Arma nuklearrak ez ugaritzeko nazioarteko konpromisoak beteko dituela nabarmendu du Putinek. AEBek egiten dutenaren pareko neurria dela argudiatu du. Biltegi bat izango du prest uztailerako
 ©JOAN CABASES

«Okupazio baten mende luzaro egonez gero, gorrotoa pizten zaizu»

Joan Cabases

Israelen sorrera ahalbidetu zuen gobernuan egon zen Barag. Ondoren, ordea, irauli egin zuen bere bizimodua eta palestinarrei laguntzen hasi zen. 22 urte daramatza horretan, eta argi du «indarkeria eta mendekuak» ez dutela bakerik eramango Ekialde Hurbilera.
Etxebizitzak eta ibilgailuak, tornadoak hondatuta, AEBetako Rolling Fork herrian. ©@JordanHallWX

Tornado batek gutxienez 26 hildako utzi ditu Mississippin eta Alabaman

Gorka Berasategi Otamendi

Dozenaka dira zaurituak, eta gutxienez lau lagun desagertuta daude. Bilaketa eta erreskate taldeak lanean ari dira goiz-goizetik.

Rahul Gandhiren aldeko protesta isila, atzo, Mumbain. ©DIVYAKANT SOLANKI / EFE

Indiako oposizioburuaren aurkako zigorrek lurrikara politikoa eragin dute

Maddi Iztueta Olano

Lehen ministroaren aurkako difamazio iruzkinak egiteagatik, bi urteko espetxealdira kondenatu dute, eta parlamentuko behe ganberatik bota

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...