Albistea entzun

AHT-A

Gipuzkoako Foru Aldundiak dio AHTak ez duela «inolako kalterik eragin» Lezetxikin

Ekologistak Martxan taldeak erran du AHTaren obrek «haitzuloko lurpeko ekosistema hauskorrari» kalte egin diotela.

AHTaren tunel bat Lezetxiki barruan egin dutela salatu dute
AHTaren tunel bat Lezetxiki barruan egin dutela salatu dute Lezetxikiren Lagunak Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena -

2023ko otsailak 3

«AHTren lanek ez dute inolako kalterik eragin aztarnategi arkeologikoan. Erabat eta garaiz berrikusi genuen; indusketak utzi ziren bezala dago dena», erran du Mertxe Urteaga arkeologoak Lezetxikiko gaiari buruz. Gipuzkoako Foru Aldundiko ondare zerbitzuetan egiten du lan Urteagak, eta atzo Lezetxikira (Arrasate,Gipuzkoa) egin zuen bisita. Azaldu du kaltetua izan den galeria «urrun» dagoela aztarnategitik; ez daki zer distantziatara dagoen zehazki, baina, Eusko Jaurlaritzaren arabera, 140 metro ingurura daude kaltetutako galeria eta aztarnategia.

Lezetxikiren Lagunak Arrasate eta inguruetako espeleologiazaleen taldeko zenbait kidek joan den asteazkenean salatu zuten gertatutakoa. Han egondako espeleologo batek BERRIAri adierazi zionez, «ikusitakoa baino kalte handiagoa» egonen da.

Ikusi gehiago: Lezetxikiko hagin bati esker, baieztatu dute neandertalak oso berandu arte bizi izan zirela inguruan

Gertatutakoaren ondorioz, zenbait eragile sozialek salaketak egin dituzte. Gaur, adibidez, Ekologistak Martxan taldeak erran du AHTaren obrek «haitzuloko lurpeko ekosistema hauskorrari» kalte egin diotela. «Lezetxiki Babes Bereziko Kultur Ondasun izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, bertako galeria batzuetan aztarnategi arkeologiko eta paleontologikoak zeudelako, eta, beraz, AHTren lanek ez zuketen inoiz kaltetu behar izan». Gehitu dute «oraindik inbertsio handiak behar dituen obra erraldoia gelditzeko garaia» dela, «ingurumenak, biodibertsitateak, lurraldeak eta ekonomiak eskertuko» dutelako.

EH Bilduk, berriz, aldundiari galdegin dio zer azterketa egin dituzten baieztatzeko AHTa egiteko lanek koban kalterik egin ez dutela. Izan ere, gertatutakoa zabaldu bezain laster, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bat kaleratu zuen. EH Bilduren aburuz, baina, hori ez da nahikoa, eta Mari Jose Telleria Kultura diputatuak «azalpen zehatzak» eman behar ditu, koban kalteak egon diren ala ez ziurtatzen duten ikerketen «emaitzen zehaztasunak eman ditzan».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nafarroan osasun publikoaren aldeko manifestazio sindikala, pasa den asteburuan, Iruñean / ©Jagoba Manterola / Foku

Bertan behera utzi dute Osasunbideko greba, LABek eta UGTk gobernuarekin akordioa lortuta

Ion Orzaiz

Osasun Departamentuaren azken eskaintzak beren aldarrikapenen «zati bat» bermatzen duela azaldu dute sindikatuek

Emakunderen aurtengo Martxoaren 8ko kanpainaren aurkezpena, Gasteizen ©Endika Portillo / Foku

Martxoaren 8a eta Azaroaren 25a jaiegun bilakatzeko aukera baztertu du Emakundek

Olatz Silva Rodrigo

Efemeride feministen zerrenda bat aurkeztu du, 2024an jaiegun bat ezartzeko. Momentuz, onespen gehien jaso duen eguna azaroaren 5a izan da. 1933ko egun horretan, emakumeek aurrenekoz bozkatu zuten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Zupiria, Aizpurua eta Dobaran, VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkezten, atzo, Donostian ©Jon Urbe / Foku

Euskaldunen erdiak baino gehiago eremu erdaldunetan bizi dira

Arantxa Iraola - Irati Urdalleta Lete

VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Biztanleen %21,9k erabiltzen dute euskara erdara adina edo gehiago, 2016an baino 38.000 gehiagok. Gazteak aritzen dira gehien

Seaskako ikasleak, atzo, Bernat Etxepare lizeoaren aitzinean, Baionan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Parisen «mespretxua» salatu du Seaskak, eta borrokan segituko dutela erran

Ekhi Erremundegi Beloki

Jorajuriak erran du brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea «irabazi» dutela. Seaskako 120 ikaslek frantsesez eginen dituzte baxoko azterketak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.