Albistea entzun

MIGRATZAILEAK

Gutxienez hiru migratzaile hil eta hogeitik gora desagertu dira Lesbostik gertu

Kostazainek hamasei pertsona erreskatatu dituzte. Bizirik atera direnen esanetan, haien ontzia haitzen aurka jo ostean hondoratu da.

Greziako kostazainen ontzi bat, artxiboko irudi batean.
Greziako kostazainen ontzi bat, artxiboko irudi batean. HELLENIC COAST GUARD / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Mikel O. Iribar -

2023ko otsailak 7

Greziako kostazainek kaleratutako oharraren arabera, 41 migratzaile zihoazen itsasontzi bat hondoratu egin da Lesbos uhartetik gertu, haitzak jo ondoren. Istripu horretan, gutxienez hiru pertsona hil dira, itota; hogei lagun baino gehiago, aldiz, desagertu egin dira. Kostazainek hamasei pertsona erreskatatu dituzte, eta horietatik hamar ospitaleratu egin dituzte, hipotermia zantzuekin. Hondoa jo duen ontzia Turkiatik irten zen.

Helikoptero bat eta kostazainen bi txalupa motordun Egeo itsasoan desagertu diren migratzaileen bilaketan ari dira. Hori bai: agintarien arabera, baldintza meteorologiko txarrak dituzte, haize bolada bortitzen eta itsaso zakarraren eraginez.

Duela bi egun, beste lau haur eta emakumezko bat itota zendu ziren Leros uhartetik gertu, haien txalupa hondoratu ondotik.

Eta joan den ostiralean, Italiako kostazainek 42 pertsona erreskatatu zituzten Lanpedusatik gertu. Zortzi lagun hilik atera zituzten ontzitik, eta, erreskatatutako migratzaileen esanetan, hotzez hil ziren. Beste bi desagertutzat jo zituzten.

IOM Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, gutxienez 376 migratzaile hil ziren iaz Turkiako kostatik Lesboserako bidean: 2016tik hildako kopururik handiena.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gush Etzion kokagunea, Zisjordanian. / ©Abir Sultan, EFE

Zisjordanian hustutako lau kokagune berriz baimendu ditu Israelek

Arantxa Elizegi Egilegor

2005ean hustu zituzten kokaguneak, Ariel Sharon lehen ministroaren aginduz. Haietako bat, palestinarren jabetza pribatua da.

Munduko agintariei klima larrialdiaren kontrako neurri eraginkorrak eskazeko manifestazio bat, 2021eko azaroan, Londresen. ©ANDY RAIN, EFE

IPCCk nabarmendu du posible dela Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzea

Gorka Berasategi Otamendi

Zientzialari taldearen arabera, tartea dago planetaren berotzea 1,4 gradukoa izan dadin mende amaieran. Klima krisiari buruzko jakintza zientifikoa laburbildu du argitaratu duen azken txostenean.

Xi eta Putin, Moskun egin duten bileran. / ©SERGEI KARPUHIN / SPUTNIK / KREM

Moskura heldu da Txinako presidentea

Arantxa Elizegi Egilegor - Igor Susaeta

Nazioarteko Zigor Auzitegiaren «moral bikoitza» salatu du Xik, Putinen aurkako atxilotze aginduari erreferentzia eginez. Moskuk zigor auzibide bat ireki du Hagako fiskalburuaren aurka. EBko Atzerri ministroek 2.000 milioi euroko plan bat onartu dute Kievi munizioa emateko.

Irakeko lehen ministro Xia al-Sudani, iazko urrian. / ©Irakeko lehen ministroaren bulegoa, EE

PKKz eta ur baliabideez arituko dira Irakeko eta Turkiako buruzagiak

Arantxa Elizegi Egilegor

Irak urez hornitzen duten bi ibai nagusiek Turkian dute jatorria, baina hark azken urteetan eraikitako urtegiek arazoak eragin dituzte auzoko herrialdean. Ankaran bilduko dira bi buruzagiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...