Albistea entzun

Osasun sistema

Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek astebeteko greba hasi dute

LABek, UGTk, CCOOk eta ESK-k antolatutako protesta bat da, lan itunaren bidez langileen lan baldintzak Osakidetzako langileenekin «homologatzeko»

Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek astebeteko greba hasi dute
Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek astebeteko greba hasi dute Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2023ko otsailak 27 14:46

«Homologazioa ez ukitu». Horixe da gaur Osakidetzako langile azpikontratatuek hasi duten grebaren aldarri nagusia. LABek, UGTk, CCOOk eta ESK-k egin dute grebarako deia, eta aste osorako mobilizazioak ere iragarri dituzte. Gaur egin dituzte Gasteizen, Barakaldon, Donostian eta Zumarragan. Biharko ere antolatuta daude: Bilbon, 11:00etan, Basurtuko ospitaleko kanpo kontsultetan egingo dute protesta; Gasteizen, 10:30ean, Araba unibertsitate ospitaleko kanpoko kontsultetan; Donostian, 10:00etan, Donostia ospitalean; Zumarragan ere, erietxean, 14:30ean. Aste osoan greba egiteko asmoa dute. LAB sindikatuak salatu du gaur Barakaldon egin duten protestan ertzainak langileei oldartu zaizkiela.

Sindikatuek ohar bat atera dute aldarriaren nondik norakoak azaltzeko. Nabarmendu dute langile taldeak bost urte daramatzala lan itunik gabe, eta enpresekin bilera ugari egin diren arren «blokeatuta» daudela negoziazioak. Argi dute langileen ordezkariek helburua: «Langile hauen lan baldintzak Osakidetzako langileenekin homologatzea». Nabarmendu dute legez enpresek, langileek eta Osakidetzak irizpide horren araberako «joko arauan» jardun behar luketela, baina bai enpresak eta baita Osakidetza bera ere «homologazio printzipioa» urratzen ari direla.

Sindikatuek argudiatu dute homologazioa lortuta nabarmen hobera egingo dutela langileen baldintzek. Langileek era izango dute «garapen profesionaleko deialdietarako» sarbidea izateko; sistema «bidezkoagoa» izango dute bete gabe dauden lanpostuak betetzeko; eskubidea izango dute «txanda kontratuari lotutako erretiro partziala» hartzeko; eta modua izango dute Osakidetzako langileek onartuak dituzten «baimen eta lizentziak» eskatzeko, besteak beste.

Enpresen jarrera

Enpresen jarrera kritikatu dute sindikatuek. «Jarrera erosoan» daudela uste dute: «Eta erantzukizuna Osakidetzako zuzendaritzari zuzendu diote». Uste dute, ordea, Osakidetzak ez duela urratsik egin egoera «desblokeatzeko»: «Bi urte daramatzagu Osakidetzaren atea jotzen, baina salatu behar dugu erakunde publiko honek ez duela erakutsi guri erantzuteko begirunerik».

Esan dute horren aurrean langileak ez direla «besoak gurutzaturik» geratuko: «Homologazioa irmo defendatuko dute». 2.500 langile inguru dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sorionekuak egitasmoaren agerraldia, Iruñeko Basotxo kalean. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Eskura nahi dute euskara

Ion Orzaiz

Iruñeko kaleak hartzera deitu du Sorionekuak egitasmoak, «euskararen etorkizunari ongietorria egiteko». Arratsaldeko manifestazioaz gain, egun osoko festa prestatu dute gaurko.

Bilboko itsasadarra. ©Bilboko Udala.

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Berria

10:20 aldera aurkitu dute hilotza. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

 ©Gorka Rubio /  FOKU

Eskola publikoko eragileek «ezezko borobila» eman diote legeari kalean

Irati Urdalleta Lete

Euskal Eskola Publikoaz Harro-k deituta, manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Gaitzetsi dutenez, Hezkuntza Lege proiektuak ez du eskola publikoa sistemaren «muinean» jartzen
 ©Eusko Legebiltzarra

Salatu dute Hezkuntza Lege proiektuak ez duela sare publikoa lehenesten

Edurne Begiristain

EHIGE ez dago ados Hezkuntza Lege proiektuarekin, eta Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak «errotik» aldatzeko eskatu du. Kristau Eskolaren ustez, «apustu ausarta» da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...