Albistea entzun

Espetxeak

57 urteko preso bat hil da Martuteneko espetxeko erizaindegian

Presoak 57 urte zituen, eta erizaindegiko ziegak irekitzean aurkitu dute hilda. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak esan du ez duela indarkeria zantzurik. Atzo beste preso bat hil zen Zaballako kartzelan.

Martuteneko espetxea (Donostia), artxiboko irudi batean.
Martuteneko espetxea (Donostia), artxiboko irudi batean. Idoia Zabaleta / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2023ko martxoak 1 16:20

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, gaur goizean preso bat hilda aurkitu dute Martuteneko espetxean. Zehazki, erizaindegian zegoen preso, mina zuenez hango ziega batean artatzen ari zitzaizkiolako. Espetxeko zaintzaileak ziegak irekitzera joan direnean aurkitu dute hilik. 57 urte zituen, eta behin-behinean zegoen kartzelan.

Azken 24 orduetan Euskal Herrian hil den bigarren presoa da. Atzo Zaballako kartzelan hil zen beste preso bat. 22 urte zituen horrek. Hori ere 08:00ak aldean aurkitu zuten hilda, ziegak ireki zituztenean.

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika sailburuak azaldu duenez, Martutenen hilda aurkitu duten presoak ez zuen indarkeria zantzurik. Justizia Sailak ikerketa bat hasi du heriotza zerk eragin duen argitzeko. Melgosak esan du ez dela batere ohikoa hain denbora laburrean bi preso hiltzea espetxean, baina espetxeko osasungintzako langileen aurreikuspenetan sartzen dela aukera hori.

Hirugarrena espetxe eskumena Jaurlaritzaren esku dagoenetik

Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumena jaso zuenetik, hiru preso hil dira guztira haren esku dauden kartzeletan: Basaurin, Martutenen eta Zaballan –bakoitzean bat–. Aste honetan hil diren biez gain, iazko ekainean beste bat hil zen Basaurin. Hori ere behin-behinean zegoen preso, eta Eusko Jaurlaritzak esan zuen bere buruaz beste egin zuela. Azken 25 urteetan, guztira 25 preso hil dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetan. Gainera, otsailaren 4an beste preso bat hil zen, 43 urteko bizkaitar bat, Palentziako kartzelan (Espainia).

Espetxean suizidioak prebenitzeko ekimenen inguruan galdetuta, Melgosak gaur adierazi du protokolo horiek «etengabe» berritzen dituztela, «dena hobetu daitekeen arren» espetxeetan lan egiten duten profesionalak oso onak direla, eta «artatzen dituzten pertsonek dituzten profilengatik» egunero egiten dietela aurre egoera zailei.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskara batuaren aldeko giza katea

Euskara batuaren aldeko giza katea egin dute 7.000 lagunek

Irati Urdalleta Lete - Jone Bastida Alzuru

Errenteria eta Donostia artean egin dute omenaldia, Euskaltzaindiak eta Ikastolak Herriari taldeak antolatuta; 8.226 metro luze izan da. «Eskerrik asko egunero euskara koloreztatzeagatik», esan dute ikasleek.

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idakari nagusia eta Aizia Iribarren Kontseiluko lehendakaria eta AEK-ko koordinatzailea, gaur. ©Raul Bogajo / Foku

Euskararen aurkako erasoei aurre egiteko itun sozial eta politiko bat proposatu du Kontseiluak

Iraia Vieira Gil

Auzitegien «oldarraldiari» erantzuteko «biderik eraginkorrena» dela esan du Idurre Eskisabelek, eta aurreratu du elkarrizketak hasiko dituztela askotariko eragile sozial eta politikoekin.

EHUko Letren Fakultatean egin zuten EHUk antolatutako mahai ingurua, atzo. ©Raul Bogajo/ Foku

Trantsizioaren korapiloak aztergai

Edurne Begiristain

Energia berriztagarriei ertz askotatik heldu zioten atzo EHUko Ekopol taldeak antolatutako mahai inguruan. Trantsizio energetikoari buruzko desadostasunak azaleratu ziren.

EHUko Ekonomia ikasleak, Bilboko Sarrikoko fakultatean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Ikasleek esan dute EHU dela Sarrikok hartutako erabakiaren erantzulea

Olatz Silva Rodrigo

Ekonomiako euskarazko ikasleei esan diete Gastu Publikoa ikasgaia gazteleraz egin beharko dutela. Hizkuntza urraketatzat jo dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.