Albistea entzun

Energia

Errekuntza autoak debekatzearen aurka azaldu da Tapia

«Zero emisioen kostua ezin da izan Europaren desindustrializazioa», azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak.

Tapia, auto elektrikoak kargatzeko gune baten
Tapia, auto elektrikoak kargatzeko gune baten Adrian Ruiz de Hierro (Efe) Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2023ko martxoak 9

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak adierazi duenez, ibilgailuen parke osoaren elektrifikazioa «gaur ez da alternatiba bat, ezta 2035. urterako ere», eta ibilgailu elektrikoaz gain «beste aukera batzuk» aztertzeko eskatu du, errekuntza autoen fabrikazioa erabat debekatu aurretik. «Itun Berdea bai, baina gure industrian oinarrituta. Zero emisioen kostua ezin da Europaren desindustrializazioa izan», azpimarratu du.

Bilboko Nueva Economia forumean egindako hitzaldian, esan du gaiaren inguruan azterketa «lasaia eta bateratua» egin behar dela. Haren ustez, ez da «positiboa» 2035ean errekuntzako ibilgailu partikularren fabrikazioa debekatzea, Bruselak proposatu moduan. Hala, Tapiak bat egin du aste honetan Alemaniak eta Italiak egindako kritikekin.

Jaurlaritzako sailburuaren ustez, erabaki horrek eragin handia izango luke euskal industrian, sektorearentzat lan egiten duten enpresa ugari dituelako. «Ibilgailu elektrikoa bai, baina gure indarguneen arabera planifikatuz. Ez dut zalantzan jartzen sektorea elektrifikatu behar denik, baina elektrifika dezagun ondo».

Haren ustez, ibilgailu elektrikoa ezin da izan «irtenbide bakarra», eta «beste alternatiba batzuk» aztertu behar direla uste du. Horrekin batera, nabarmendu du «trantsizio epe batean» ez dela baztertu behar erregai fosilak erabiltzea.

2035etik aurrera ibilgailu elektrikoak soilik produzitzeak hainbat arazo sor ditzakeela ohartarazi du; besteak beste, prezio egokian ez fabrikatzea, «herritar guztiok aukera izan dezagun ordezkapena egiteko». Horrek «bi abiadurako gizarte bat» sor dezakeela azpimarratu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Volkswagenen fabrika  Iruñean ©Jesus Diges  / Efe

Landabenen Poloak egiteari utziko dio VWek, elektrikoranzko obrek behartuta

Berria

Zuzendaritzak iragarri du 2025etik aurrera, urte eta erdiz, produkzioa erdira jaitsi beharko dela. Sindikatuek «kezka» azaldu dute trantsizioak eragingo dituen ondorioen aurrean.

Erretreten erreformaren aurkako manifa, gaur, Baionan. ©Patxi Beltzaiz

Sindikatuen arabera, 13.000 lagun mobilizatu dira Baionan erretreten erreformaren aurka

Garazi Aduriz Zuñeda

Apirilaren 6rako deitu dute hamaikagarren protesta eguna. Horren aurretik bilera batera deitu ditu Elisabeth Borne lehen ministroak.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Denbora asko igarotzen dugu bezeroari egia esaten»

Iker Aranburu

Inbertsio funtsetara bideratzen den aurrezkiaren kuota bikoiztu du azken hamar urteetan Kutxabankek. Kutxabank Gestioneko kontseilariaren arabera, epe luzera begiratzea eta bezeroari «kea ez saltzea» dira arrakastaren bi gakoak.

Igor Arroyo LAB sindikatuko koordinatzailea, Bilbon egindako agerraldi batean, aurreko astean. ©Oskar Matxin Edesa / EFE

Erretretaren erreformen harira, Euskal Gizarte Segurantza bat sortzeko eskatu du LABek

Maddi Iztueta Olano

Sindikatuko koordinatzaileak iritzi dio Euskal Herriko langileen pentsioak eta diru laguntzak «arriskuan» egongo direla Madrilen eta Parisen menpe dauden bitartean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...