MOBILIZAZIO EGUNA

Erretreten erreformaren aurkako protestak euriak epeldu ditu

Sindikatuen arabera, 7.300 lagun elkartu dira Baionan. Martxoaren 15ean egingo dituzte hurrengo protestak.

Baionako mobilizazioa, gaur. GUILLAUME FAUVEAU / MEDIABASK
inaut matauko rada
2023ko martxoaren 11
19:35
Entzun

Frantziako Gobernuak erretretak erreformatzeko asmoarekin makurtu gabe jarraitzen du, baina sindikatuek eta erretreten erreformaren aurkakoek ez dute amore emango. Egun euritsu batean, manifestariak kalera atera dira Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. Baionan egindako mobilizazioan 7.300 lagun bildu dira sindikatuen arabera, nahiz eta Poliziaren arabera 3.000 lagun elkartu diren. Jarri dute hurrengo protestaren data: martxoaren 15ean izango da.

Bestalde, sektore estrategikoetako langileek —trenbideetako, portuetako, energia sektoreko eta garbiketako langileak, besteak beste— greban jarraitzen dute, 11. greba eguna izan baitzuten atzo. Egunero hainbat orduz grebalariek elektrizitate produkziorako hainbat zentral geratzea lortu dute, CGT sindikatuaren arabera.

Senatuan, eztabaidak abiadura hartu du, eta Le Monde hedabidearen arabera, baliteke gaur gauean bozkatzea Gizarte Segurantzaren Finantziazioaren lege proiektua, erretreten erreforma tartean. Hamazazpigarren artikulua eztabaidatzen ari dira jada, eta hogei ditu lege proiektuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.