Osasuna
Haurrei txerto gehiago jartzen hasiko da Osakidetza
B meningokokoaren kontrako txertoa finantzatuko da, eta giza papilomaren birusarena mutikoei ere jarriko diete

Ohiko txertaketa kanpainan izango diren aldaketen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta pentsatuta daude, bereziki, umeen immunitatea indartzeko. B meningokokoaren kontrakoa txertoa finantzatuko da; 2023ko urtarriletik aurrera jaiotako haurrei jarriko zaie, hiru dositan: bi hilabete dituztenean, lau hilabete dituztenean, eta urtea konplitutakoan.
Badira aldaketa gehiago: 6 hilabete eta 5 urte arteko haurrei gripearen txertoa jarriko zaie, 6 urte dituztenean polioarenaren kontrako dosi erantsi bat jarriko zaie, eta nerabezaroaren atarian, 12 urterekin, giza papilomaren birusaren kontrako txertoa jartzeko irizpidea zabalduko da: neskatoei jartzen zitzaien, baina orain mutilei ere jarriko zaie.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.