Ohiko txertaketa kanpainan izango diren aldaketen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta pentsatuta daude, bereziki, umeen immunitatea indartzeko. B meningokokoaren kontrakoa txertoa finantzatuko da; 2023ko urtarriletik aurrera jaiotako haurrei jarriko zaie, hiru dositan: bi hilabete dituztenean, lau hilabete dituztenean, eta urtea konplitutakoan.
Badira aldaketa gehiago: 6 hilabete eta 5 urte arteko haurrei gripearen txertoa jarriko zaie, 6 urte dituztenean polioarenaren kontrako dosi erantsi bat jarriko zaie, eta nerabezaroaren atarian, 12 urterekin, giza papilomaren birusaren kontrako txertoa jartzeko irizpidea zabalduko da: neskatoei jartzen zitzaien, baina orain mutilei ere jarriko zaie.