Albistea entzun

Enpresak

CAFek 100 milioi euroko bi kontratu erdietsi ditu Hungarian eta Espainian

Budapesterako 31 tranbia egingo ditu, eta sei Sevillako Alcala de Guadairarako.

Budapesten martxan dauden CAFek egindako tranbiak.
Budapesten martxan dauden CAFek egindako tranbiak. CAF Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2023ko martxoak 20

Beasaingo CAF tren ekoizleak bi kontratu garrantzitsu lortu ditu Hungarian eta Espainian, biak ere tranbiari lotutakoak. Batetik, Urbos familiako 31 tren arin egingo ditu Budapesterako. Eta, bestetik, sei tren egingo ditu Sevillako Alcala de Guadairarako. Bi kontratuen zenbatekoa 100 milioi euro da.

CAFek azaldu duenez, aurreneko ituna 2014ko martxoan egin zuen Hungariako hiriburuko garraioaren kudeaketaz arduratzen den enpresarekin, BKK-rekin; 37 tren egiteko asmoa zuten orduan. Kontratu hartan jada jasotzen zen eskaria handitzeko aukera, eta horri esker egingo dizkio tren gehiago orain. Aurrez ere, bide bera erabilita, beste 36 tren jaso zituen konpainiak, eta beste hogei gehituko zaizkie laster.

Zoru baxuko ibilgailuak dira, eta irisgarritasun hobea dutenak. Orduko 50 kilometroko abiaduran zirkulatzeko diseinatuta daude. Munduko tranbiarik luzeenak dira. Hain zuzen ere, Budapest izan zen hiriko garraiobide hori ezarri zuen lehen hirietako bat munduan, eta, gaur egun, 40 linea inguruko sarea du. «Europa osoan urtean bidaiari bolumenik handiena garraiatzen dutenak» dira linea horietako batzuk, CAFek nabarmendu duenez.

Sei tren Sevillarako

Sevillako Alcala de Guadairarako ere Urbos familiako sei tranbia egingo ditu CAFek. Kontratuak jasotzen du, gainera, bi urtean mantentze lanak ere egitea, eta unitate horietarako parkeko piezaz ere hornitzea. Sei trenetatik bost ariko dira hiriko garraioan, eta bat biltokian gordeko dute, Sevillako metroarekin sinkronizatutako zerbitzu bat eman beharko balitz ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©R. H.
Lehortearen eraginak, Fustiñanako zereal lurretan (Nafarroa). ©IÃÑIGO URIZ / FOKU

JATEN DUGUN LURRA

Jokin Sagarzazu

Hego Euskal Herrian erabilgarri dagoen uraren %80 nekazaritzan erabiltzen da, lurrak ureztatzeko. Jada hasiak dira labore batzuk beste batzuekin ordezkatzen eta ekoizpenean ur gutxiago baliatzeko teknikak erabiltzen.
 ©ADRIANA CLIVILLE
Auto baten estankotasuna probatzeko ganbera Suzukiren Hungariako lantegi batean. ©ZSOLT SZIGETVARY / EFE

Ura, ekonomiaren zainetan

Irune Lasa

Industrian, zerbitzuetan, ekonomiaren alor gehienetan bihurtu da ezinbestekoa ura erabiltzea. Eta badaude sektore batzuk ur kontsumitzaile oso handiak direnak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.