Albistea entzun

Hezkuntza

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe erlijiosoetan greba egingo dute apirilaren 25ean

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek egin dute deialdia. Lau patronaletako ikastetxeetako langileak deitu dituzte grebara: Kristau Eskolakoak, IZEAkoak, Ikasgiltzakoak eta Ebi Elizbarrutiko Ikastetxeetakoak.

Kristau Eskola baten atarian egindako protesta, artxiboko irudian
Kristau Eskola baten atarian egindako protesta, artxiboko irudian Monika del Valle / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2023ko martxoak 21 13:20

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek egin dute iragarpena: apirilaren 25erako grebara deitu dituzte Kristau Eskola, IZEA, Ikasgiltza eta Ebi Elizbarrutiko Ikastetxeak patronaletako eskolak. Orotara, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 200 ikastetxetan izan dezake eragina deialdiak. Arrazoia, hauxe: langileen ordezkariak hitzarmen berria negoziatu nahian ari dira, baina, sindikatuen esanetan, negoziazio mahaia «blokeatuta» dago.

Ohar batean azaldu dutenez, aurreko urteko maiatzean hasi ziren negoziatzen. Alabaina, patronalek ez dute «negoziaziorako inolako borondaterik erakutsi». Areago: «Jadanik aurreko lan hitzarmenean lortutako eduki batzuen inguruan atzerapausoak planteatu dituzte». Azken bilera otsailaren 2an egin zuten, eta ez zuten beste egunik jarri berriz biltzeko: «Izan ere, Kristau Eskola eta IZEA patronalek oso argi adierazi zuten ez zutela edukien inguruko proposamenik egingo».

Sindikatuen esanetan, patronalek, edukiak mahai gainean jarri ordez, «Eusko Jaurlaritzaren eskutik joateko» esan zieten langileei. Iruditzen zaie Eusko Jaurlaritzak baduela «zeresanik», baina baita ikastetxeek beraiek ere: «Azken hitzarmena sinatu zenetik, inoiz baino finantzaketa handiagoa jaso dute».

Horiek horrela, sindikatuek mobilizatzera joko dute: etzi egingo dute lehen elkarretaratzea, Bilboko Jesuitak ikastetxearen atarian, eta apirilaren 25ean, greba. Bata bestearen atzetik zerrendatu dituzte protestetarako aldarrikapenak: lan zamak arintzeko neurriak hartzea, sektore feminizatuen eta prekarizatuen egoera hobetzea, soldata KPI Kontsumo Prezioaren Indizearen arabera igotzea, lanpostuak mantentzeko neurriak hartzea eta Lanbide Heziketa hobetzea. Gehitu dute: «Sindikatuek jomugan ditugu euskara planak, berdintasun planak eta lan osasunari eta bereziki arrisku psikosozialei heltzeko planak ere».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sorionekuak egitasmoaren agerraldia, Iruñeko Basotxo kalean. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Eskura nahi dute euskara

Ion Orzaiz

Iruñeko kaleak hartzera deitu du Sorionekuak egitasmoak, «euskararen etorkizunari ongietorria egiteko». Arratsaldeko manifestazioaz gain, egun osoko festa prestatu dute gaurko.

Bilboko itsasadarra. ©Bilboko Udala.

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Berria

10:20 aldera aurkitu dute hilotza. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

 ©Gorka Rubio /  FOKU

Eskola publikoko eragileek «ezezko borobila» eman diote legeari kalean

Irati Urdalleta Lete

Euskal Eskola Publikoaz Harro-k deituta, manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Gaitzetsi dutenez, Hezkuntza Lege proiektuak ez du eskola publikoa sistemaren «muinean» jartzen
 ©Eusko Legebiltzarra

Salatu dute Hezkuntza Lege proiektuak ez duela sare publikoa lehenesten

Edurne Begiristain

EHIGE ez dago ados Hezkuntza Lege proiektuarekin, eta Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak «errotik» aldatzeko eskatu du. Kristau Eskolaren ustez, «apustu ausarta» da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.