Letraduen greba
Letraduek bertan behera utzi dute greba, hileko 450 euroko soldata igoera onartuta
Espainiako Justizia Administrazioaren menpeko letraduak urtarrilaren 24tik ari ziren greban Hego Euskal Herrian.

Bi hil inguru egon dira epaitegiak «kolapsatuta» Hego Euskal Herrian letraduen grebarengatik. Urtarrilaren 24an hasi zuten, baina askatu da marapiloa, oraintsu Espainiako Justizia Administrazioko letraduen asanbladek gehiengo handiz onartu baitute Justizia, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak egindako proposamena, SER irrati katearen arabera. 430 eta 450 euro artean igoko diete soldata, «eraginkortasun osagarri» moduan, mailaren eta funtzioaren arabera.
Bihar egingo da ofizial, elkarteek Justizia Ministerioarekin izango duten batzarrean. Igoera hiru fasetan egingo diete: %40, atzerako eraginez, aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera; %40, datorren urtarrilaren 1etik aurrera; eta gainerako %20a, 2024ko uztailaren 1etik aurrera.
Epaitegietan, beharrezko
Epaitegietan dokumentazio lanez arduratzen dira letraduak —garai bateko idazkari judizialak—; beraz, haien lanuzteek goitik behera eragin dute egunerokoan: epaiketak, deklarazio hartzeak eta bestelako tramitazioak bertan behera geratu dira grebak iraun duen bitartean, baita ezkontzak ere.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.