Albistea entzun

Makroekonomia

Eurogunean ere asko jaitsi da inflazioa, %6,9ra

Gora egin dute, ordea, elikagaien inflazioak (%15,4) eta azpiko inflazioak (%5,7).

Elikagaien inflazioak gora egiten jarraitzen du.
Elikagaien inflazioak gora egiten jarraitzen du. SEM VAN DER WAL / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko martxoak 31

Egutegi efektuaren eragina hasi da antzematen euroguneko inflazioaren datuan. Eurostatek gaur aurreratutako datuaren arabera, 1,6 puntu egin du behera martxoan, %8,5etik %6,9ra.

Jaitsiera, neurri handi batean, arrazoi baten ondorio da: iazko martxoan, asko igo ziren prezioak, egun gutxi lehenago hasitako Ukrainako gerraren ondorioz. Baina urte arteko inflazioan dagoeneko ez da zenbatzen 2022ko martxoa, eta, horregatik, prezioen igoera apalagoa izan da. Hau da, inflazioa jaisteak ez du esan nahi 2023ko martxoan prezioak apaldu direnik, baizik eta iazko martxoarekin alderatuta aldea ez dela hain handia.

Gainera, prezioak asko igo dira herritarrek egunerokoan gehien nabaritzen duten atalean: elikagaietan. Eurostaten arabera, duela urtebete baino %15,4 garestiago daude; otsailean, %15ekoa zen igoera. Inflazioa batez ere energian hasi izanak azaltzen du igoera hori, eta ondoren erosketa saskiaren beste ataletara zabaldu izanak.

Energia bera duela urtebete baino merkeago dagoela dio Eurostatek: otsaileko %13,7tik martxoko -%0,9ra igaro da. Oso urrun geratu dira udazkeneko datuak: urrian, %41,5ekoa izan zen, eta azaroan, berriz, %34,9koa.

Azpikoarekin kezkatuta

Elikagaiak eta energia dira prezioetan gorabehera handienak dituzten elementuak, eta, horregatik, Europako Banku Zentralak asko erreparatzen dio bi elementu horiek aintzat hartzen ez dituen bilakaerari, azpiko inflazioa delakoari. Horrek beste hamarren bat egin du gora martxoan, %5,7raino, eta erakusten du energiatik elikagaietara igarotako inflazioa ekonomiaren beste sektoreetara ere hedatu dela.

Hori dela eta, litekeena da bere hurrengo bileran, maiatzaren 4an, EBZk berriro igotzea interes tasak. Duela bi aste %3,5era handitu zituen, ekonomia hozteko eta, horrela, inflazioa jaisteko.

Espainia eta baltikoak

Eurogunearen barruan, alde handiak daude herrialde batetik bestera. Luxenburgok du tasarik txikiena (%3), eta haren ondotik, Espainiak: %3,1 tasa harmonizatuan —euroguneko beste kideekin pareka daitekeena—, eta %3,3 ez harmonizatuan, INE estatistika erakundeak atzo jakinarazi zuenez. INEk berak bi aste barru kaleratuko du Hego Euskal Herriko datua, eta espero da %3ren inguruan egotea.

Beste muturrean daude Letonia (%17,3), Estonia (%15,6) eta Lituania (%15,2). Aldea handia da, eta bi azalpen daude horretarako: bata da Baltikoko hiru herrialdeek Errusiako inportazio merkeak ordezkatu behar izan dituztela, eta bestea da zikloa aurreratuagoa doala Espainian; herrialde horretan hazi zen azkarren inflazioa 2021ean, energiaren garestitzea beste estatuetan baino bizkorrago igaro zelako beste elementuetara.

Ipar Euskal Herriko daturik ez dago, baina Inseek gaur argitaratu du Frantziarena, eta han ere jaitsiera handia izan du inflazioak, %6,9tik %5,6ra. Une hauetan, elikagaiak dira inflazio gehien eragiten dutenak —%14,8tik %15,8ra igaro da inflazioa—, energiaren garestitzeak indarra galdu baitu —%14etik %4,9ra—.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Fagor Ederlaneko langile bat, Bergarako fabrikan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Azkenean, legean jaso gabe geratu da kooperatibisten kotizazio eredua

Aitor Biain

Pentsioen erreformaren tramitazioa baliatu nahi zuten eredu mistoa testuari eransteko, baina ezbaian geratu da legealdia eten denez. Bazkideek Gizarte Segurantzan eta Lagun Aron kotizatzen dute
Amazonek azpikontratatutako langileak protestan. ©ELA

Amazonen azpikontrata batek 61 langile kaleratu ditu Gipuzkoan

Iñaut Matauko Rada

Akordiorik gabe amaitu da enplegu erregulazio espedientea. ELAk erakunde publikoen permisibitatea salatu du.

Eguzki plakak Zumarragako etxe baten teilatuan ©Andoni Canellada (Foku)

Autokontsumo energetikoa sustatzeko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Jokin Sagarzazu

Eraikinetan eguzki plakak jartzeko eta auto elektrikoak kargatzeko instalazioetarako ez da obra lizentziarik beharko.

Michelinek Lasarte-Orian duen lantegiko sarrera ©Jon Urbe (Foku)

Lasarte-Oriako Michelinen lau greba egun egingo dituzte

Jokin Sagarzazu

Soldata kontzeptu guztiak inflazioarekin lotzeko eskatu dute sindikatuek. Astelehenean manifestazioa egingo dute hiriko kaleetan. Gasteizko plantan ere deitu dute grebara, hurrengo astean.

 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.