Albistea entzun

Indarkeria matxista

Gizon batek urruntze agindua hautsi eta labanaz eraso die emazte ohiari eta hiru seme-alabei Eguesibarren

Alaba nagusia buruan zauritu du labanarekin. Emakumeak eta beste bi seme-alabek ihes egin ahal izan dute. Gizonak bigarren solairutik behera bota du bere burua. Mugimendu feministak asteazkenean biltzera deitu du, erasoa gaitzesteko.

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa, Iruñean, iaz azaroaren 25ean. /
Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa, Iruñean, iaz azaroaren 25ean. / Jagoba Manteroa/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2023ko apirilak 1

Bart gauerdian indarkeria matxistako eraso larri bat izan da Eguesibarren (Nafarroan), Erripagaina etorbidean. Gizon batek emazte ohiarengana ez hurbiltzeko agindua hautsi du, eta labana batekin sartu da emakumea hiru seme-alabekin bizi den etxean. Alaba nagusiari buruan egin dio eraso labanarekin. Emakumea eta beste bi seme-alabek ihes egin dute. Euskadi Irratiaren arabera, gizona bere buruaz beste egiten saiatu da gero, bigarren solairutik behera jauzi eginda.

Larrialdi zerbitzuak ohartarazita, Eguesibarko udaltzainak eta foruzainak joan dira emakumea eta seme-alabak bizi diren etxera. Labanaz zauritutako alaba Iruñeko ospitalera eraman dute anbulantzia batean. Gizona ere ospitale berean erietxeratu dute, eta Poliziaren zaintzapean dago. Atxilotu egingo dutela aurreratu dute zenbait iturrik. Emakumea eta bi seme-alaba txikienak lekuan bertan artatu dituzte.

Eguesibarko mugimendu feministak asteazkenean kontzentrazio batean parte hartzera deitu du, erasoa arbuiatu eta biktimei babesa erakusteko.

Ikusi gehiago: Gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bat bortxatzea egotzita

Aste honetako bigarren eraso matxista larria izan da. Ostegunean, Bilbon, emakume bati jipoia eman eta su eman zioten, haren etxean. Andrea oso larri ospitaleratu zuten Gurutzetako erredura larrien unitatean. Egunean bertan emakumearen bikotekide ohia atxilotu zuten. Atzo, baina, aske utzi zuten.

Polizien arabera, ikerketan «beste hipotesi bat» zabaldu dute. Ohar bidez adierazi dutenez, atzo erasoa izan zen etxean bildutako «informazioek eta zantzuek» gizona atxilotzera eraman zituen, baina ondoren egindako ikerketekin «beste lan ildo bat» zabaldu dute.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurka, sanferminak hasi aurreko manifestazioa, Iruñean, artxiboko irudi batean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Bortxaren harea mugikorretan

Jone Arruabarrena

Gasteizko azken hilketa matxistaren harira, eztabaida piztu da babes neurrien eta biktimen gaineko arriskua neurtzearen garrantziaren inguruan. Egungo protokoloak «hutsuneak» dituela diote adituek
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Andre askok ezin dute harreman hori moztu»

J. Arruabarrena

Mendekotasun emozionala sortzea da indarkeriazko harremanen ezaugarrietako bat. Norma Vazquezek azpimarratu duenez, garrantzitsua da hori kontuan hartu eta emakumea errudun ez bihurtzea.
 ©GORKA RUBIO / FOKU
Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkoreka, Tourrarekin lotutako plana azaltzen. ©IREKIA

Erkorekak esan du Ertzaintzako lan gatazkak ez duela Tourra baldintzatuko

Iosu Alberdi

Uztailaren 1etik 3rako «segurtasun publikoaren gida plana» aurkeztu du Segurtasun sailburuak: 1.700 ertzainek parte hartuko dute egunero. Ertzainak Borrokan plataformak, berriz, Urkulluri leporatu dio gatazkari konponbide bat bilatzeko aukera galtzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...