Ekialde Hurbila

Beste bi palestinar hil ditu Israelek Zisjordanian

Tulkaremgo errefuxiatu kanpalekuan egin duen polizia operazio batean hil ditu bi gazte. 24 orduko greba orokor batera deitu dute Tulkaremen.

Palestinar bat lurrean zauriturik, atzo, Nablusen izan ziren protestatan. ALAA BADARNEH, EFE
jon ordonez garmendia
2023ko maiatzaren 6a
10:37
Entzun

Palestinako Osasuna Ministerioak jakinarazi duenez, Israelek beste bi gazte palestinar hil ditu bart gauean Zisjordanian. Samer Sala al Shafei eta Hamza Jamil Jreyous zuten izena. Lehenengoari lepoan, bularrean eta sabelean egin diote tiro, eta bigarrenari, bularrean eta sabelean. Horiez gain beste bat ere zauritu du, eta Wafa albiste agentziaren arabera, egonkor dago hori ospitalean.

Israelgo armadak Tulkarem errefuxiatu kanpalekuan egin duen operazio batean hil ditu bi gazteak. Operazio horretan 20 eta 23 urteko bi gazte atxilotu ditu, Wafaren arabera. Gertatutakoagatik protestan, Tulkaremen bizi direnek 24 orduko greba orokor batera deitu dute.

Urtea hasi zenetik 114 dira jada Israelek hil dituen palestinarra. Horietatik 20 adingabeak ziren, eta bi, emakumeak. Ostegunean lau hil zituen beste polizia operazio batean Nablusen. Hildakoetatik hiru Hamasen adar armatuko kideak ziren, eta laugarrena, berriz, ustez soldadu bati eraso zion emakume bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.