Albistea entzun

Energia berriztagarriak

Aramaio eta Eskoriatza arteko parke eolikoak zortzi aerosorgailu izanen ditu

Itsaraz proiektuaren ingurumen inpaktuaren txostena argitaratu dute gaur. Parkeak hartuko duen ingurunea zaintzeko, berriztapen eta birlandatze plan bat aurkeztu dute.

Haizerrotak artxiboko irudi batean
Haizerrotak artxiboko irudi batean MAURITZ ANTIN / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena -

2023ko maiatzak 18 12:40

Statkraft Norvegiako enpresak Aramaio (Araba) eta Eskoriatza (Gipuzkoa) artean egin nahi duen parke eolikoak, Itsaraz izenekoak, zortzi aerosorgailu izanen ditu, eta 60,4 megawatteko gaitasuna. Enpresak jakinarazi duenez, urtero 44.100 familia energiaz hornitzen ahalko ditu. Proiektuaren tramitazioa, beraz, aurrera doa: ingurumen inpaktuari buruzko txostena eta proiektua bera gaurtik aurrera daude ikusgai, nahi duen orok bere gogoeten berri eman dezan.

Aurreikusten dute eraikuntza fasea 2026 eta 2027 bitartean egingo dela. Aramaion eta Eskoriatzan kalitate akustikoaren kontrola eginen da, eta behaketa talde batek faunari eta begetazioari behatuko die hamabost egunean behin. Lehenbiziko fasea amaitzean, kaltetutako lurrak zaharberrituko dira, eta ereite hidrauliko bat eginen da.

Hala, enpresaren hitzetan berriztapen eta birlandatze plan bat aurkeztu dute, parkeak hartuko duen ingurunea zaindu eta ahal den neurrian aberasteko. Horrek hartuko duen hedadura, gutxienez, parkeak hartuko duenaren neurri berekoa izanen da. Bi atal izanen ditu berriztapen plan horrek, eta neurrien artean dago fruituak emateko gaitasun handia duten arbolak eta zuhaixkak landatzea.

Faunari lotutako hobekuntzei dagokienez, planteatutako neurrien artean daude, bertzeak bertze: gordeleku artifizialak eraikitzea, narrastien eta anfibioen garapena hobetzeko putzu berriak egitea, eta animaliendako askak prestatzea. Hegaztien populazioari propio zuzendutako neurriak ere badituzte: saguzarrendako aterpeak edo aerosorgailuak automatikoki gelditzeko sistema bat, adibidez.

Proiektu gehiago

Itsaraz parkeaz gain, Piaspe izeneko bertze proiektu bat du eskuartean Statkraft enpresak. 33 megawatteko potentzia izanen du, eta Azpeitia, Errezil eta Zestoa (Gipuzkoa) artean egongo da. Bi proiektuak kontuan izanda, 90 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eginen du enpresak, eta, adierazi dutenez, 2027rako produzituko duten energia «garbia, eskuragarria eta bertakoa» izanen da. Orotara, beraz, urtean 68.000 familia ingururen kontsumoa asebetetzen ahalko dute.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidea, gaurko osoko bilkuran. ©Eusko Legebiltzarra

Oposizioak Jaurlaritzari egotzi dio Osakidetza pribatizatzea itxaron zerrendak laburtzeko asmotan

Xabier Martin

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek «osasun profesionalen gabeziari» buruzko zuzenketa bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean, baina EAJren eta PSEren gehiengoak bere idatzia onartu du, Osasun Sailari eskatzeko martxan dauden «LEPak burutzeko». Gaur jakin da Osakidetzak alor pribatura bideratuko dituela ebakuntza sorta batzuk, itxaron zerrendei aurre egiteko.

Irati Iciar aurten, UEUko 51. edizioaren aurkezpenean. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaritza hartuko du bihar Irati Iciarrek

Arantxa Iraola

Batzarra du erakundeak Ermuko Izarra Centerren, eta han izendatuko dute lehendakari, Kike Amonarrizen ordezko

Isabel Rodriguez eta Miquel Iceta ministroak itzulpen zuzena aditzeko kaskoa belarrian dutela, gaur, Espainiako Kongresuan. ©Juan Carlos Hidalgo / Efe

Araudia aldatuta, Espainiako Kongresuan euskaraz egin ahal izanen da aurrerantzean

Iker Tubia

EH Bilduk euskararen zonifikazioa bertan behera uzteko eskatu dio PSNri Madrilen, eta EAJren zuzenketa onartu dute, itzulpenek balio juridikoa izan dezaten.

Kilometroak festaren aurkezpena, gaur, Errenterian. ©Maialen Andres /Foku

Lau gune eta hiru azpigune urriaren 1ean Kilometroak ospatzeko

Iker Tubia

Willis Drummond, Gozategi, Dupla, Goazen!, Andoni Ollokiegi eta Janus Lester ariko dira, besteak beste.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...