Albistea entzun

Ehunka lagun bildu dira Gasteizen azpiegitura proiektu handien aurka

Euskal Herria Bizirik plataformak natura «benetan» babestuko duen politikak aldarrikatu ditu

Protesta jendetsua izan da Euskal Herria bizirik elkarteak Gasteizen eginikoa.
Protesta jendetsua izan da Euskal Herria bizirik elkarteak Gasteizen eginikoa. ENDIKA PORTILLO/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2023ko maiatzak 20

Landa eremuari eta natura guneei «erasotzen» dieten azpiegitura handiak arbuiatzeko eta eraikitzeari utzi diezaioten eskatzeko manifestazio jendetsua egin dute gaur, Gasteizen, Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik lelopean. Ehunka lagunek ozen salatu dute «makroproiektuek» ekosistemen eta landa eremuko bizimoduaren «desagertzea» ekarriko duela, eta gaitzetsi dute enpresa handiak izango direla horren «onuradun bakarrak».

Izan ere, protestaren amaieran irakurritako agiri batean salatu dute natur guneak «industrializatuko» dituzten azpiegitura berrien «erasoaldi bat» izaten ari dela. Trenbideak, zentral eoliko eta fotovoltaikoak, erraustegiak, animaliak hazteko ustiategi erraldoiak... trantsizio energetikoaren aitzakian eraikitzen ari direla azpimarratu dute, eta, bitartean, administrazioak diru publikoa patrika pribatuetara «desbideratu» duela.

Horren aurrean, «eredu ekosiziala» aldarrikatu dute, eta agintariei eskatu zieten natura «benetan» babestuko duen eta «inbertitzaileen diru goseari men egingo ez dien» politikak martxan jartzeko: «Energia eskuratzeko aukera unibertsala ekarriko duen politika nahi dugu, pertsona guztien beharrei erantzungo dien eredu energetiko deszentralizatu eta tokikoan oinarritua».
San Anton plazan hasi da protesta, eta, Frantzia zein Bake kaleak zeharkatu ostean, Foru plazan amaitu da. Traktoreek zabaldu dute bidea, eta haien atzetik joan dira manifestariak eta protestararako erabili dituzten elementuak. Asko izan baitira: haize errotak, herrien izenak zizelkatuta zeramaten hilarriak, politikari edo enpresari mozorrotutako pertsonak, eta baita elefante zuri bat ere, beste hainbaten artean.

Aldarriak ere ugariak izan dira bide guztian zehar. Pankarta nagusiaren atzean, besteak beste, AHT-aren, parke eolikoen, Gaubeako tomate negutegiaren, Urdainbaiko Guggenheimen, erraustegiaren edo gaitasun handiko autopista elektrikoen aurkako pankartak ikus zitezkeen.

Hain zuzen ere, proiektu horien aurkako protesta batzuk ekarri dituzte gogora Nafarroa Energia Eraldatzen taldeko Nuria Madotzek, Bizkaiko Interkonexio Elektrikoari Ez taldeko Alvaro Camposek Ipar Eusal Herriko Ostia elkarteko Ellande Alfarok, manifestazioa erdi-bidean zela. Amaieran, aldiz, Sami komunitateko kide batek Statkraf enpresak —Euskal Herrian hainbat parke eoliko eraiki nahi dituen bera— eraiki nahi duen parke eolikoaren aurkako «borroka» izan du hizpide. Gogorarazi du auzitegiek ukatu egin ziotela baimena, baina enpresak entzungor egin duela. Azaldu du bi urte daramatela epaia bete eta azpiegitura desmuntatu dezatela eskatzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Martxelo eta Amagoia: lekuko aldaketa

«Kazetaritza egitea: hori da gure funtzioa»

Arantxa Iraola

Neurria ondo hartua diote elkarri. Otamendik 30 urte egin ditu zuzendari; Mujikak erredakzioko taupaden erritmoan egin du lan ibilbidea, eta, orain, arduraz hartu du zuzendari izateko «erronka». BERRIAren 20. urteurrenarekin batera dator aldaketa, egunkaria berritzeko ahalegin betean.
Martxelo Otamendi, Amagoia Mujika Tolaretxipi eta Beatriz Zabalondo ondoan dituela, atzo. ©JON URBE / FOKU

Amagoia Mujika Tolaretxipik hartuko du Martxelo Otamendiren tokia

Jon Ordoñez - Arantxa Iraola

Erretiroa hartuko du Otamendik, 30 urtean 'Euskaldunon Egunkaria'-ren eta BERRIAren gidaria izan eta gero. Hedabide bietan zaildutako kazetaria da zuzendari berria; zuzendariorde egin ditu urteok
RD-936 errepidea, Beskoitze (Lapurdi) parean. ©BERRIA

Bi lagun hil dira Beskoitzen, trafiko istripuan

Berria

Motorrean zihoazen biak, eta traktore baten kontra talka egin dute. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra.

Lasterbidean lasterketako korrikalariak, atzo, Villabona-Amasan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Lasterbidean egin dute, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Pertsona ugarik egin dute korrika Villabona-Amasan; hainbat kontzertu ere egin dituzte. BERRIA izan da lasterketaren laguntzaileetako bat

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...