Albistea entzun

Pentsioak

Bilbotik eta Bergaratik oinez Gasteizera, 1.080 euroko pentsioa eskatzeko

Gaur eguerdian abiatu dira, eta ostegunean iritsiko dira Gasteizera. Beste martxa bat bihar hasiko da, Agurainen (Araba).

EHPMren manifestazioa, maiatzaren 13an, Donostian.
EHPMren manifestazioa, maiatzaren 13an, Donostian. Gotzon Aranburu / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko maiatzak 22

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta (EHPM), Hego Euskal Herrian gutxieneko pentsioa 1.080 eurora iristeko eskatuko dute gaurtik ostegunera Gasteizera egingo dituzten oinezko martxen bitartez.

Gaur eguerdian bi martxa abiatu dira, Bilboko eta Bergarako (Gipuzkoa) udaletxeen paretik.

Bihar, berriz, Aguraingo taldea abiatuko da, udaletxetik hura ere.

Hiru zutabeak Gasteizen bilduko dira, ostegunean, Karlos I. plazan, eta handik manifestazio bat egingo dute. Autobusez joandako pentsiodunak batuko zaizkie.

Martxen bitartez, eskatu nahi diete euskal erakundeei gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino osatzeko. Halaber nahi dute Espainiako Gorteetan ordezkaritza duten alderdiek pentsioen azken erreformaren lege proiektuaren eztabaida baliatzea erretiro adina berriro 65 urtetan jartzeko eta pentsioa osorik jasotzeko kotizatu beharreko urteak hamabostera jaisteko.

EHPMren arabera, erreformaren ondorioz gutxienez 743 euroko pentsioa jasoko du aurten ezkontidea ardurapean ez duen pentsiodunak, hamalau ordainsaritan. Azken erreformaren bitartez, 873 eurora igoko da 2027rako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

LKS Nexten eraikina. ©Mondragon Korporazioa

LKS Next aholkularitza taldeak 53 milioi fakturatu ditu 2022an

Maddi Iztueta Olano

Mondragon kooperatibako taldearen salmentak %28,8 handitu dira hiru urtean, eta ia berrehun langile gehiago ditu.

Elkarretaratzea Ascobi patronalaren egoitzaren aurrean, Bilbon, ELAk deituta. ©Monika del Valle / FOKU

Sakabanatua baina arrakastatsua izan da Bizkaiko eraikuntzako lehen protesta eguna

Maddi Iztueta Olano

CCOOren arabera, lantaldearen %80k hartu du parte bost orduko etenaldian. ELAk egun osoko grebara deitu du. Mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute, KPIaren araberako soldata bermatu arte.

Langile talde bat, Bilboko portuan dagoen enpresa batean ©Marisol Ramirez (Foku)

Euskal enpresek ezkor begiratzen diote hirugarren hiruhilekoari

Jokin Sagarzazu

%23,7k soilik espero dute salmentak hobetzea. Hala ere, enplegua egonkor mantenduko dela uste dute

La Moreak H&M dendako langileak atzo, Iruñeko udaletxearen parean, protestan. ©ELA

La Moreako H&Mko langileak, urte erdi greba mugagabean

Iñaut Matauko Rada

2009tik ez diete soldata igo langileei, eta, ELAren arabera, ordutik %25 apaldu zaie erosteko ahalmena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...