Albistea entzun

Pentsioen erreforma

Gutxieneko pentsioak 1.080 eurora iristeko eskatu dute pentsiodunek

Manifestazioak egin dituzte Iruñean, Donostian eta Gasteizen. Arratsaldean batuko dira Bilbon.

Pentsiodunen manifestazioa, gaur, Donostian.
Pentsiodunen manifestazioa, gaur, Donostian. Gotzon Aranburu / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko maiatzak 13 16:40

Pentsio sistemari buruz Madrilen lortutako akordioek ez dituzte pentsiodunak isilarazi. «Ez da duela bost urte baino gehiagotik kaleetan eskatzen ari garen erreforma», ziurtatu du EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, eta Hegoaldeko lau hiriburuetan manifestazioak egin ditu, aldarrikapen nagusi batekin: gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea.

Goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean batu dira pentsiodunak, eta arratsaldean Bilbon.

Espainiako Kongresuak martxoan onartu zuen pentsioen erreformaren bigarren zatia. Lege dekretuak aldeko 179 boto jaso zituen, tartean PSOE, UP eta EAJrena. Alabaina, talde politikoen ekarpenak gehitze aldera, erreforma lege proiektu gisa ere tramitatzea erabaki zuten, eta aukera hori baliatu nahi du EHPMk alderdi politikoei presio egiteko.

«Gobernuari eta alderdi politikoei eskatzen diegu parlamentuko tramitazioa aprobetxa dezatela, 2023an ezkontidea ardurapean ez duen pentsiodunaren gutxieneko pentsioa 1.080 eurotan ezartzeko, hamalau ordainsaritan», dio EHPMk gaurko manifestazioen harira kaleratutako agiriak. Mugimenduaren arabera, erreformaren ondorioz gutxienez 743 euroko pentsioa jasoko du aurten baldintza horiek betetzen dituen pentsiodun batek, eta erreformaren bitartez 873 eurora igoko da 2027rako. Hau da, igoera badagoela, baina 1.080 eurotik urrun geratzen dela.

Erretiroa, 65 urterekin

Eskaera nagusi hortaz gain, beste batzuk ere badituzte atzo kalean bildutakoek. Horien artean dago azken erreformek ekarritako «murrizketak» indargabetzea, horien artean erretiroaren adina 65 urtera itzultzea, eta ez 67 urtera heltzea 2027an.

Gainera, pentsioa kalkulatzeko kontuan hartzen diren kotizazio urteak berriro hamabost izatea nahi dute, 2011an zen bezala. Gaur egun, 25 urte dira, baina erreformarekin bi aukera izango dira hurrengo urteotan: 25 urteei eustea edo azken 29 urteetatik 27 onenak aukeratzea.  

Erreformak handitu egiten ditu kotizazio gabeko hutsuneen konpentsazioa handitu du azken erreformak, baina ez «nahikoa», EHPMren arabera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Protesta jendetsuak egin dituzte asteon Michelineko langileek. ©LAB sindikatua

Michelin: koska bat estutu daiteke lan gatazka

Aitor Biain

Gasteizko lantegian hirugarrenez egingo dute greba bihar, eta lanuzteekin jarraitu edo ez erabakiko dute astelehenean. Sindikatu guztiek baztertu dute zuzendaritzaren proposamena.

LKS Nexten eraikina. ©Mondragon Korporazioa

LKS Next aholkularitza taldeak 53 milioi fakturatu ditu 2022an

Maddi Iztueta Olano

Mondragon kooperatibako taldearen salmentak %28,8 handitu dira hiru urtean, eta ia berrehun langile gehiago ditu.

Elkarretaratzea Ascobi patronalaren egoitzaren aurrean, Bilbon, ELAk deituta. ©Monika del Valle / FOKU

Sakabanatua baina arrakastatsua izan da Bizkaiko eraikuntzako lehen protesta eguna

Maddi Iztueta Olano

CCOOren arabera, lantaldearen %80k hartu du parte bost orduko etenaldian. ELAk egun osoko grebara deitu du. Mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute, KPIaren araberako soldata bermatu arte.

Langile talde bat, Bilboko portuan dagoen enpresa batean ©Marisol Ramirez (Foku)

Euskal enpresek ezkor begiratzen diote hirugarren hiruhilekoari

Jokin Sagarzazu

%23,7k soilik espero dute salmentak hobetzea. Hala ere, enplegua egonkor mantenduko dela uste dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.