Albistea entzun

Negoziazio kolektiboa

CCOOk ere ez du sinatuko Gipuzkoako metalgintzako ituna

Negoziazioa «bahitzea» eta Adegirekin «pribatuan» negoziatzea egotzi dio ELAri.

Gipuzkoako metalgintzako sindikatuen protesta bat, apirilean.
Gipuzkoako metalgintzako sindikatuen protesta bat, apirilean. Jon Urbe / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko maiatzak 22

Sindikatuen aldetik, ELAren eta UGTren sinadura besterik ez du izango Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmen berriak. Duela egun batzuk, LABek gogor kritikatu zuen bi sindikatu horiek Adegirekin hitzartutakoa, eta espresuki aipatu zuen ELAk Gipuzkoako patronalarekin «aliantza» duela.

Ildo horri eutsi dio CCOOk ere, lan hitzarmen berria ez sinatzea «aho batez» erabaki duela azaltzeko argitaratu duen agirian: «ELAk negoziazioa bahitu du, eta pribatuan negoziatu du Adegirekin; negoziazio mahaia, berriz, antzerkitxo tamalgarri bat besterik ez da izan, eta zortzi ekitalditan antzeztu da akordioa».

CCOOk ziurtatu du Adegik ez duela beraiekin ezer negoziatu, «ez baitzaizkio inondik inora axola izan sindikatuak aurkeztutako planteamendu eta proposamenak».

Edonola ere, CCOOk onartu du hitzartutakoak «elementu positiboak» dituela, hala nola sektore osorako subrogazioa, transexualentzako eskubideak eta guraso bakarreko familien baimenen hobekuntzak.

CCOOren iritziz, ordea, akordioa zabaltzeko indarra zegoen, «hitzarmeneko urte bakoitzerako soldata igoera bermatuak ezarriz, in itinere istripuak aldi baterako ezintasuneko osagarrietatik kanpo utzi gabe, eta hitzarmenean ezintasun iraunkorreko aseguruak sartuta.

Gainera, CCOOk deitoratu du ELAk eta UGTk ez dutela soldata errealen igoerarik defendatu, Gipuzkoako metalean aurretik egindako akordioetan ez bezala, ez baitute KPIa bermatzen. «Gainera, kontratuak prekarizatzeko aukera oparitzen diote Adegiri, inolako erregulaziorik gabeko iraupen mugatuko kontratuak 12 hilabeteraino handituz».

Gehiengo osoa, UGTrekin

Metalgintzakoa Gipuzkoako lan hitzarmen garrantzitsuena da, zuzenean eta zeharka 45.000 langile ingururen lan baldintzak finkatzen baititu. ELAk du ordezkari gehien (%47,8), eta UGTren sinadurarekin (%4,3), gehiengo osoa duenez, hitzarmena langile guztiei aplikatuko diete. LABek ordezkaritzaren %35,8 dauka, eta CCOOk, berriz, %12,2.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Protesta jendetsuak egin dituzte asteon Michelineko langileek. ©LAB sindikatua

Michelin: koska bat estutu daiteke lan gatazka

Aitor Biain

Gasteizko lantegian hirugarrenez egingo dute greba bihar, eta lanuzteekin jarraitu edo ez erabakiko dute astelehenean. Sindikatu guztiek baztertu dute zuzendaritzaren proposamena.

LKS Nexten eraikina. ©Mondragon Korporazioa

LKS Next aholkularitza taldeak 53 milioi fakturatu ditu 2022an

Maddi Iztueta Olano

Mondragon kooperatibako taldearen salmentak %28,8 handitu dira hiru urtean, eta ia berrehun langile gehiago ditu.

Elkarretaratzea Ascobi patronalaren egoitzaren aurrean, Bilbon, ELAk deituta. ©Monika del Valle / FOKU

Sakabanatua baina arrakastatsua izan da Bizkaiko eraikuntzako lehen protesta eguna

Maddi Iztueta Olano

CCOOren arabera, lantaldearen %80k hartu du parte bost orduko etenaldian. ELAk egun osoko grebara deitu du. Mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute, KPIaren araberako soldata bermatu arte.

Langile talde bat, Bilboko portuan dagoen enpresa batean ©Marisol Ramirez (Foku)

Euskal enpresek ezkor begiratzen diote hirugarren hiruhilekoari

Jokin Sagarzazu

%23,7k soilik espero dute salmentak hobetzea. Hala ere, enplegua egonkor mantenduko dela uste dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...