Albistea entzun

Zerrendak

Majarenas EH Bilduren zerrendatik at uztea erabaki du Hauteskunde Batzordeak, inhabilitazioagatik

EH Bilduk esan du Sara Majarenasek ez zuela ezagutzen sufragio pasiborako erabateko gaitasungabetzea zuenik, eta gogoratu du Hauteskunde Batzordeak aldarrikatu zuela haren hautagaitza, «ofizioz irregulartasunik antzeman gabe».

EH Bilduko bozeramaileen agerraldia, zerrenden auziaren harira.
EH Bilduko bozeramaileen agerraldia, zerrenden auziaren harira. MAIALEN ANDRES / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2023ko maiatzak 25 09:50

Sara Majarenas preso ohia 2028ko apirilaren 6ra arte egongo da inhabilitaturik erabat sufragio pasiborako, eta, beraz, Hauteskunde Batzordeak erabaki du EH ezin duela EH Bilduren hautagai izan Astigarragan (Gipuzkoa). Erabakia Dignidad y Justiciaren salaketa baten ondorioa da: elkarte horrek fiskaltzari ohartarazi dio Majarenasek ez duela bete osotasunean inhabilitazioaren zigorra, eta haren hautagaitza baliogabetzeko eskatu dio.

Espainiako Auzitegi Nazionalak Dignidad y Justiciaren salaketa bat artxibatu zuen aurreko astean, ETArekin lotutako delituengatik espetxean egondako 44 hautagaien auzia dela eta. Auzitegiak ez zuen delitu zantzurik ikusi hautagaitza horiengatik, eta zerrenda horretan zegoen Majarenas bera. Hark inhabilitazio zigor osoa bete gabe edukitzea ez du jo Madrilgo auzitegiak «lege urratze larri» gisa.

Baina auzitegiaren fiskalak Majarenasen inhabilitazioaren berri eman dio Hauteskunde Batzordeari, erabaki bat har dezan. Madrilgo auzitegiak dio batzorde horrek duela eskuduntza hautagaitza bat baliogabetzeko pertsona batek ez dituenean betetzen hautagai izateko baldintza guztiak.

EH Bilduren jakinarazpena

Euskal Herria Bilduk adierazi du koalizio abertzalearen hauteskunde zerrendak osatzen dituzten «hautagai guzti-guztiek» indar politiko horren «Kode Etikoa» izenpetzen dutela. Hautagai denek idazki bat sinatu behar dutela azaldu du EH BIlduk, egiaztatzeko beren «eskubide zibil eta politiko guztiak osorik» dituztela eta «Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 6., 177. eta 178. artikuluetan aurreikusitako hautaezintasun-arrazoietako batean ere ez daudela».

Idazki horiek Hauteskunde Batzordeari bidaltzen dizkio koalizioa, hauteskunde-zerrendekin batera. «Batzorde horrek balioztatu zituen EH Bilduk Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako udalerri eta hauteskunde-barrutietan aurkeztu dituen hauteskunde zerrenda guzti-guztiak».

Horiek horrela, Majarenasek sufragio pasiborako erabateko gaitasungabetze hori zuenik «ez zekien», EH Bilduren arabera. Kolazioak gogoratu du «Hauteskunde Batzordeak aldarrikatu» zuela haren hautagaitza, «ofizioz irregulartasunik antzeman gabe, eta beste hautagai-zerrendetako ordezkariek ere salatu gabe».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maria Txibite, gaur goizean, Iruñean. ©Jagoba Manterola / Foku

Maria Txibite: «Ez gara gobernu akordiora iritsiko EH Bildurekin»

Berria

PSNren presidentegaiak elkarrizketa sorta bat hasi du Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin. Aznalek adierazi du ez dela «bazterketarako» garaia, eta hitz egiteko prest azaldu da.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Alde bakarrekoa da blokeoa; guk ez diogu PSNri betorik jarri»

Joxerra Senar

Bi aste eta erdi geratzen dira Iruñeko alkatea hautatzeko, eta Asiron saiatuko da PSNk jarrera alda dezan.

 ©BERRIA

Kontagailu bat itzali eta hamaika piztu

Iosu Alberdi

Datozen aste eta hilabeteetan bat egingo dute udalak, foru aldundiak, Nafarroako Gobernua eta Espainiakoa osatzeko negoziazioek

Bozkaleku bat Andexan, Gasteizen, joan den igandeko hauteskundeetan. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Botoa, trinkoago eta egonkorrago

Jon O. Urain

Bizkaia eta Gipuzkoa alderdi biko sistema baterantz hurbildu dira azken hamarkadan. Araban eta Nafarroan, boz batetik bestera gero eta gutxiago aldatu dira emaitzak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...